Azken ikasturte amaieretan egin duten bezala, aurten ere ikastetxeetako haurrak udaletxeetara joaten ari dira Eskolako Agenda 21ean landu dutena aurkeztu eta herri bakoitzeko alkateei euren proposamenak luzatzeko. Urtean zehar biodibertsitatearen gaia landu dute Eskolako Agenda 21aren barruan Goierriko eskoletan. Seguran, gela bakoitzeko ordezkari bana joan ziren,asteartean. Gelan landutako gaien aurkezpena egin zuten lehenik, kontsumoaren, hondakinen, uraren, mugikortasunaren eta orokorrean biodibertsitatearen inguruan ikasi eta aztertu duten guztiaren aurkezpea, alegia. Eskolatik gai hauek lantzeko egindako irteeren inguruan ere informatu zuten Eluska Gerriko alkatea. Egin zituzten proposamenen artean, Gain Argin sortzen diren trafiko arazoak konpontzeko udaltzain bat jartzea, eskolako eraikin berria jasangarria izatea, patioko zakarrontzietan ontzientzako beste azkarrontzi bat jartzea, frontoirako bidean jabeek txakurren kakak jaso behar dituztela ohartarazteko kartelak jartzea, urik ez galtzeko iturriko txorrota berriak jartzea, berogailua ere batere ondo ez dabilela azaldu zuten… Gerrikok egindako proposamenak eskertu zizkien eta aipatutako zenbait gai jada aztetzen ari direla eta beste zenbait erabaki hartzeko Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren zain daudela azaldu zien. Ormaiztegin ere arteartean joan ziren haurrak udaletxera. Herrian arduraz jokatzeko konpromezua hartu dute landare eta animaliekin, eta zaborrak lurrera ez botatzeko zina egin zuten. Aurreko urteetan eskatutako Urbeltz iturri konpoduberria ere ondo zaintzeko hitza eman zuten. Eskarien artean, eskolako sarrera adierazten duen [...]
Zabor, ur eta estolderia tasak, eta kiroldegiko kuotak ordaintzeko diru laguntzak eska daitezke ongizate sailean hilaren 15erako. Barretxe eraikinean eskatu behar dira inprimakiak (09:00-14:00). Edozein zalantza argitzeko 943 80 56 10 zenbakira deitu b...
Otamotz.com atarian inkesta bat izan dugu abian azken bi asteetan. Hondakinak kudeatzeko moduez galdetu zaie herritarrei, eta atez ateko aukera...
Hileroko lehen ostegunetan egin ohi duen bezala, Kimetz emakume elkartean emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egingo du gaur, 20:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian. Indarkeria mota hori bukatzea gizarte guztiaren ardura dela gogoratu du...
Antzinako usadioa da Legorretan Korpus egunean festa herrikoia ospatzea. Leku gutxitan bezala gorde dute ohitura, eta etzi, larunbata, gozatuko dute. Bi zati izango ditu egunak: goizean 34. Herri Krosa, eta arratsaldean afari-merienda plazan, zahagi ardoarekin. Herri Krosak ere badu berezitasunik Legorretan. Izaera herrikoia iraunarazi, eta partaideei ez diete dirurik kobratzen korrika ateratzeagatik. Hala, bailarako eta Gipuzkoa osoko atleta onentsuenak erakartzen ditu urterik urte, 150 inguru aldiko. Helduen krosa 11:30ean hasiko da. Izena aurrez emateko modua ere bada (www.herrikrossa.com), eta baita larunbatean bertan ere, 09:00etatik 11:00etara, udaletxean. Esan bezala, sosik jarri gabe. Ibilbidea urteroko bera da. Luzean 7,5 kilometro, herriguneko zirkuituari hiru itzuli egitea da lana. Laburra arituentzat, baina kontrakoa irudi dezakeen arren, lautik gutxi duena. Bero egiten badu, gogorra suertatzen da. Saritarako, sailkapeneko lehen hiru gizonak eta hiru emakumeak, Legorretako lehen gizon-emakumeak, eta Bilkoin elkarteko aurreneko bazkidea hartuko dituzte aintzat. Lasterketa Bilkoinek antolatua da, udalarekin batera. Korrikalarien artean ehun-bat opari zotz egingo dituzte, herriko enpresek emanak. Denbora markak, berriak Probak 34. ekitaldia duen arren, azken urteetan bata bestearen atzetik eroriz joan dira errekorrak. Korrikalarien mailaren erakusle. Gizonezkoetan Hossain Kaanache oriotarrak dauka marka, iaz ipinia: 23:29 minutu. Emakumeetan 2010ean jarri zuen Ainhoa Sanz urretxuarrak, 27:26an. Sariez eta opariez gain, Bilkoin eta [...]
Iazko ibilaroa behintzat berdinduko du Olaberriak Gipuzkoako Herriarteko pala txapelketan. Final-laurdenetan 3 eta 1 utzi du bazterrean Errenteria. Larunbatean, Fanderian, aldeari eutsi zioten olaberritarrek, etxean biak irabazi ostean. Lehen neurketa ...
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuenez, Itsasondo eta Legorreta arteko errepide zaharra (Gi-2131) ekainaren bukaerara arte itxita jarraituko du. Apirilaren bukaeran luizia etorri zen 2. kilometro puntuan. «Hasieran lan batzuk aurreikusi zire...
Ehunmiliak probarako bost aste eskas falta direla, antolatzaileek ezusteko atsegina jaso dute. Izan ere, Frantzian egiten den Mon Blanc Ultratrail probarako ez ezik, aurten AEBtan egiten den Hardrock Endurance probrako kalifikagarria izango da Ehun...
Beasaingo udal euskaltegiaren 25. urtemuga dela eta, hainbat ekitaldi egin dituzte dagoeneko, eta datozen aste eta hilabeteetarako ere, beste hainbat ekintza prestatu dituzte. Horietako bat, ikasleen eta herritarren iritziak biltzeko sortu duten Oroimenaren liburua da. Mari Paz Martin euskaltegiko zuzendariak azaldu duenez, «Norberak bere gogoetak eta oroimenak konpartitu ditzake, idatzi, marrazki edo bertso bidez. Guk hori euskaltegiaren oroimen eta ondare gisa gordeko dugu ». Liburua euskaltegiko sarreran dago, eta bertatik pasa diren ikasleei eta nahi duten herritar eta eragile guztiei egin diete beraien mezuak idazteko deia. Beasaingo udal euskaltegia, 1987ko irailean zabaldu zuten. Aitor Larburu zinegotziak gogorarazi duenez, aurreneko urte hartan 103 ikaslek eman zuten izena. Harrezkero, «4.000 ikasle inguru pasa dira udal euskaltegitik». Gaur egun, 150 ikasle, 6 irakasle eta administrari bat dituzte. Orain arteko ibilbidea oparoa izan bada ere, aurrera begira beste zenbait erronka dituztela azaldu zuen Mari Paz Martinek. «Horietako bat, jendearengana urbiltzen asmatzea eta bakoitzak duen perfilaren araberako eskaintza egitea» izango da. Horrekin batera, hobekuntzaren bidean jarraitzea eta teknologia berrien arloan sakontzea lortu nahi dute. Bide horretan, blog bat (beasaingo-udaleusk.blogariak.net) eta twitter kontua estreinatu dituzte aurten. Urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, ekainaren 16an, egun pasako irteera egingo dute Getariara, bertako txakolindegi bat eta Balentziaga museoa ikustera. Orain arte, erantzun [...]
Nafarroako historiari buruzko hainbat lan egin dituen Tomas Urzainki historialariak Nafarroako konkistaren jarraipena izeneko hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Nafarroa Bizirik eta Jentilbaratza 1512-2012 elkarteek antolatu dute hitzaldia. Bestalde, datorren larunbatean, hilak 16, martxa nazionala izango da Iruñean, eta hara joateko autobusa antolatu dute Ordizian. Pottokan, Herrikoan, Orlegin eta Kirkilen eman behar da autobuserako izena. Arboladitik abiatuko da autobusa larunbatean bertan, 09:00etan.
Urretxuko eta Zumarragako merkatari elkarteak 95 bazkide ditu; erakusketak eta zozketak egingo dituzte
Zerbitzu publikoetan ezartzen ari diren eta datozen aste eta hilabeteetan etor daitezkeen murrizketaren aurrean, Urdaneta-Oianguren institutuko irakasleak elkarretaratzeak egiten ari dira ostegunero –irudian, gaurko bilkura– Hezkuntzan murrizketarik ez! lelopean. Aurreko astean egin zuten lehen kontzentrazioa, eta atzo bezalaxe, 30 bat irakasle elkartu ziren. Hernani, Errenteria eta beste zenbait herritako institutuetako irakasleak ere antzeko protestak egiten ari dira astero.
Koldo Agirre Beasaingo alkateak, Eneko Etxeberria Azpeitiako alkateak eta Juan Luis Illarramendik, Zarauzko alkateak, agerraldia eskaini dute gaur goizean komunikabideen aurrean. Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan iragarri duen zabortegiak ixteko erabakia txalotu dute. Batetik, euren herrietako zabortegiak (Sasieta, Lapatx eta Urteta) “beranduenez, 2014ko abenduaren 31n itxiko dituztela” jakin dutela azaldu dute, eta albistea “garrantzitsua” gisa definitu dute. “Pozteko modukoa dela” ere esan dute. Hiru alkateen hitzetan, “askotan entzun izan dugu foru agintari ezberdinen ahotan hiru zabortegi hauek itxi egingo dituztela, baina hain argi eta hain irmo, inoiz ez”. Zabortegiei itxiera eguna jarri dietela ere azpimarratu dute alkateek, eta hortaz, euren “ametsgaiztoa” laster bukatuko dela ondorioztatu dute: “2015ean amaituko da zabortegi kutsakorren aroa, hainbeste luzatu den aroa”. Hiru herri horietako herritarrek, “orain arteko kudeaketa ereduaren ondorioz”, urteetan “kiratsa, kutsadura, isuriak eta ondorio negatiboak” sufritu dituztela esan dute alkateek, eta ildo beretik, Aldundiaren erabakiak “poza eta lasaitasuna” eragiten diela esan dute. Jarraitu dutenez, ez dute nahi “Gipuzkoako beste zonalde batzuetako herritarrek ondorio kutsakorrik eta arriskutsurik jasan ditzaten”, errauste plantari erreferentzia eginez. Aldundiaren erabakiaren harira, orain “horrelakorik gertatuko ez dela jakiteak” poztu egiten dituela esan dute. Orain arte “errauste plantak baldintzatzen zuen zabortegien itxiera”, esan dute. “Zabortegien itxiera errauste plantaren eraikuntzari lotuta ez [...]
Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du etziko, larunbata, ekainak 9. Aralarko saroiak edo kortak ikustera joateko aukera dago, adituen azalpenak entzunez. 09:00etan Lizarrustiko parketxean edo 10:30ean Enirio-Aralar mankomuni...
Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan aurkeztu du datozen urteetarako hondakinen kudeaketa plana. Plangintza horren arabera, 2014. urtearen bukaerarako itxiko lituzkete Gipuzkoako hiru zabortegiak, tartean Sasietakoa. Horien ordez, 6 konpostatze planta eta hondakinen trataera mekaniko-biologikorako beste 3 gune sortuko lituzkete. Juan Carlos Alduntzin ingurumen diputatuak azaldu zuenez, «hondakinen prebentziorako estrategia bat ezartzea, berrerabilpena sustatzea eta birziklapena» izango dira plangintza horren ardatz nagusiak. Irizpide horiek kontuan hartuta, 2020rako Gipuzkoan sortzen den zaborraren %75 birziklatzea lortu nahi dute. Goierriri dagokionean, Sasietako zabortegiaren itxiera izango da aurreneko neurrietako bat. Aldundiak emandako datuen arabera, 67.000 tona zabor jasotzen ditu urtean, eta egungo erritmoan jarraituta, 19 hilabeteko bizia izango luke. Horren ordez, Sasieta Mankomunitateak hondakinen tratamendurako bi planta hartuko lituzte; bata hondakinen trataera mekaniko-biologikorako gunea izango da, eta bestea, konpostatzera bideratutakoa. Biak ere, 2014ko urtarriletik apirilera bitartean eraiki eta martxan jartzea aurreikusten du planak. Bi planta Goierrin Hondakinen trataera mekaniko-biologikorako guneak, gaika biltzen ez diren edo birziklatu ezin diren hondakinak hartuko lituzke, eta 30.000 tonako gaitasuna izango luke. Planta horiek, «teknologiaren sinpletasunean eta inbertsio baxuan» oinarritzen direla dio aldundiak. Hala, ahal den material birziklagarri guztia berreskuratu eta gero, gainontzeko hondakinei «materia egonkortzeko trataera biologiko bat» ematen zaio, kustagarriak ez diren fardo moduko batzuk osatuz. Egonkortutako material hori, «degradatutako espazioak leheneratzeko eta berreskuratzeko material [...]