Zikloturistentzako Paris-Roubaix proban parte hartuko duten Goierritarrak GoiBerrin

Albaro Villa lazkaotarrak eta Aitor Mujika zaldibiarrak zikloturistentzako Paris-Roubaix proban parte hartuko dute igandean. Goiberri komunikabidea bi goierritarrekin egon da, eta aste honetan etxeetara iritsiko den aldizkariko gai nagusietariko batean bildu ditu biak. Asteko Gaia, larunbatean Lazkaon ospatuko den Nazioen Mundua festari buruzkoa izango da. Alain Bravo, legazpiko break dance dantzaria, Antxiñe Mendizabalen, Gorka Azkarateren eta Nerea Elustondoren iritziak, Eli Elgarrestaren erantzun azkarrak eta Jon Mendizabal, Porton bizi den goierritarra ere ale berean topatu ahal izango dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa