Ideia, produktu eta postu berriak
Baratze ekologikoak balkoietan ipintzea animatzeko proiektua aurkeztu dute Kutxa Ekogunekoek. Arreta handia piztu du inguratutakoen artean. Lierni Elortza • Ordiziako azokako berriemalea Gaiak jakinmina pizten duenik ezin uka. Kutxa Ekogunekoek Barrenako plazan jarria zuten karpan balkoietan baratze ekologikoak bultzatzeko helburuarekin ikastaro azkarrak eman zituzten. Lur motez, landareen ureztapenaz, hazitegitxoez eta hazi ekologikoen bereizketari buruzko informazioa eman zuten. Asunak, azeri buztanak, zolda belarrak edota kalendula mariloka loreak ikusita aholku eske hurbildu zen jende asko. Plazako saltzaileen artean iniziatiba honi buruzko iritzi ezberdinak entzun ditugu; «Etxerako lain egiten badute zein etorriko da gero guregana» edota «lurrarekin eta zikindu egingo dituzte bazterrak eta laster aspertuko dira». Kalabazinak, piperminak… Barazkietan berri batzuk aipatu beharrean gaude, negutegiko lehenengo kuiatxo edo kalabazinak txuriak eta berdeak (2,5€/k) eta Ibarrako piperminak (10€/k) ekarri ditu Arantxa Iparragirre Montesenekoak. Baita lehen luzokerrak ere Maria Teresa Jauregik (2,5€/k). Landare postuetan «lana erostera» etorritako jende asko inguratu zen atzo, hala entzun genion Altzagako Kolestin Garmendiari, erdibanako letxugak ere bai, eskatu zizkion Patxi Izagirreri. «Erdia andrearentzat eta neretzat eta beste erdia karakol eta bareentzat». Bestalde, postu berri bat zen atzo ferian. Joseba Baez Arimasagasti izeneko behi gazta ekologikoa saltzen hasi da. Ordiziako Plaza Nagusiko estalkia 1925eko ekainaren 11n inauguratu zen Plaza Nagusia txikiegia [...]
Lierni Elortza • Ordiziako azokako berriemalea
Gaiak jakinmina pizten duenik ezin uka. Kutxa Ekogunekoek Barrenako plazan jarria zuten karpan balkoietan baratze ekologikoak bultzatzeko helburuarekin ikastaro azkarrak eman zituzten. Lur motez, landareen ureztapenaz, hazitegitxoez eta hazi ekologikoen bereizketari buruzko informazioa eman zuten. Asunak, azeri buztanak, zolda belarrak edota kalendula mariloka loreak ikusita aholku eske hurbildu zen jende asko.
Plazako saltzaileen artean iniziatiba honi buruzko iritzi ezberdinak entzun ditugu; «Etxerako lain egiten badute zein etorriko da gero guregana» edota «lurrarekin eta zikindu egingo dituzte bazterrak eta laster aspertuko dira».
Kalabazinak, piperminak…
Barazkietan berri batzuk aipatu beharrean gaude, negutegiko lehenengo kuiatxo edo kalabazinak txuriak eta berdeak (2,5€/k) eta Ibarrako piperminak (10€/k) ekarri ditu Arantxa Iparragirre Montesenekoak. Baita lehen luzokerrak ere Maria Teresa Jauregik (2,5€/k). Landare postuetan «lana erostera» etorritako jende asko inguratu zen atzo, hala entzun genion Altzagako Kolestin Garmendiari, erdibanako letxugak ere bai, eskatu zizkion Patxi Izagirreri. «Erdia andrearentzat eta neretzat eta beste erdia karakol eta bareentzat». Bestalde, postu berri bat zen atzo ferian. Joseba Baez Arimasagasti izeneko behi gazta ekologikoa saltzen hasi da.
Ordiziako Plaza Nagusiko estalkia 1925eko ekainaren 11n inauguratu zen
Plaza Nagusia txikiegia gelditu zela-eta –bereziki azoka egunetan– etxeak erosteari ekin zion udalak, gero haiek eraitsi eta plaza handitzeko. 1864an, plaza konpontzeko lan batzuk egin ziren eta 1883an Olariagonea etxea erosi zuen. 1908an Plaza Nagusia estaltzeko aukerak aztertu ziren, baina diru ezagatik proiektuak ez zuen aurrera egin. Geroztik 1915ean bota zen plazan zegoen azken etxea, Pasiagota etxea.
Plaza handitzeko eta tapatzeko 1923an Francisco Gurrutxagak aurkeztutako proiektua onartua izan zen. 1924an eraikin lanak aurreratuta zeudenean plaza erdia erori zen. Azkenik, 1925ko ekainaren 11an inauguratua izan zen.