Sasieta 2014rako ixtea eta bi tratamendu planta egitea aurreikusten du aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan aurkeztu du datozen urteetarako hondakinen kudeaketa plana. Plangintza horren arabera, 2014. urtearen bukaerarako itxiko lituzkete Gipuzkoako hiru zabortegiak, tartean Sasietakoa. Horien ordez, 6 konpostatze planta eta hondakinen trataera mekaniko-biologikorako beste 3 gune sortuko lituzkete. Juan Carlos Alduntzin ingurumen diputatuak azaldu zuenez, «hondakinen prebentziorako estrategia bat ezartzea, berrerabilpena sustatzea eta birziklapena» izango dira plangintza horren ardatz nagusiak. Irizpide horiek kontuan hartuta, 2020rako Gipuzkoan sortzen den zaborraren %75 birziklatzea lortu nahi dute. Goierriri dagokionean, Sasietako zabortegiaren itxiera izango da aurreneko neurrietako bat. Aldundiak emandako datuen arabera, 67.000 tona zabor jasotzen ditu urtean, eta egungo erritmoan jarraituta, 19 hilabeteko bizia izango luke. Horren ordez, Sasieta Mankomunitateak hondakinen tratamendurako bi planta hartuko lituzte; bata hondakinen trataera mekaniko-biologikorako gunea izango da, eta bestea, konpostatzera bideratutakoa. Biak ere, 2014ko urtarriletik apirilera bitartean eraiki eta martxan jartzea aurreikusten du planak. Bi planta Goierrin Hondakinen trataera mekaniko-biologikorako guneak, gaika biltzen ez diren edo birziklatu ezin diren hondakinak hartuko lituzke, eta 30.000 tonako gaitasuna izango luke. Planta horiek, «teknologiaren sinpletasunean eta inbertsio baxuan» oinarritzen direla dio aldundiak. Hala, ahal den material birziklagarri guztia berreskuratu eta gero, gainontzeko hondakinei «materia egonkortzeko trataera biologiko bat» ematen zaio, kustagarriak ez diren fardo moduko batzuk osatuz. Egonkortutako material hori, «degradatutako espazioak leheneratzeko eta berreskuratzeko material [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan aurkeztu du datozen urteetarako hondakinen kudeaketa plana. Plangintza horren arabera, 2014. urtearen bukaerarako itxiko lituzkete Gipuzkoako hiru zabortegiak, tartean Sasietakoa. Horien ordez, 6 konpostatze planta eta hondakinen trataera mekaniko-biologikorako beste 3 gune sortuko lituzkete. Juan Carlos Alduntzin ingurumen diputatuak azaldu zuenez, «hondakinen prebentziorako estrategia bat ezartzea, berrerabilpena sustatzea eta birziklapena» izango dira plangintza horren ardatz nagusiak. Irizpide horiek kontuan hartuta, 2020rako Gipuzkoan sortzen den zaborraren %75 birziklatzea lortu nahi dute.
Goierriri dagokionean, Sasietako zabortegiaren itxiera izango da aurreneko neurrietako bat. Aldundiak emandako datuen arabera, 67.000 tona zabor jasotzen ditu urtean, eta egungo erritmoan jarraituta, 19 hilabeteko bizia izango luke. Horren ordez, Sasieta Mankomunitateak hondakinen tratamendurako bi planta hartuko lituzte; bata hondakinen trataera mekaniko-biologikorako gunea izango da, eta bestea, konpostatzera bideratutakoa. Biak ere, 2014ko urtarriletik apirilera bitartean eraiki eta martxan jartzea aurreikusten du planak.
Bi planta Goierrin
Hondakinen trataera mekaniko-biologikorako guneak, gaika biltzen ez diren edo birziklatu ezin diren hondakinak hartuko lituzke, eta 30.000 tonako gaitasuna izango luke. Planta horiek, «teknologiaren sinpletasunean eta inbertsio baxuan» oinarritzen direla dio aldundiak. Hala, ahal den material birziklagarri guztia berreskuratu eta gero, gainontzeko hondakinei «materia egonkortzeko trataera biologiko bat» ematen zaio, kustagarriak ez diren fardo moduko batzuk osatuz. Egonkortutako material hori, «degradatutako espazioak leheneratzeko eta berreskuratzeko material gisa» erabiliko litzateke, Alduntzinen arabera. Zentzu horretan, egun hutsik harrobiak biltegi moduan erabiltzea proposatu dute.
Materia organikoa tratatzeko konpostatze plantak, berriz, urtean 6.000 tona zabor organiko tratatzeko gaitasuna izango luke.
Bi planta horiek egiteko aurrekontua, berriz, 14,7 milioi eurokoa izango litzateke –Gipuzkoa mailako plangintzaren aurrekontu osoa 182,6 milioikoa da–. Lanpostuak ere sortuko lituzke sistema berriak; tratamendu biologikorako plantak 20 langile beharko lituzke, eta konpostatze guneak beste bi.
Bestalde, Zubietako erraustegiaren ordez, dagoeneko berdinduta dagoen gunean hiru planta eraikiko dituzte. Trataera mekaniko-biologiko planta bat, ontzi arinak tratatzekoa, eta hiri hondakinen berreskuratze eta ikerketa zentro bat.