Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak udako ikastaroen eskaintza zabalik du dagoeneko. Batetik, 1, 2 eta 3. mailako azterketak prestatzeko ikastaroa egingo dute. Bi txandatan emango dute, ekainaren 27tik uztailaren 21era, eta irailaren 2tik 28ra bita...
Zumarragako 17 ostalarik parte hartuko dute; asteburuan gai librean egindako pintxo bana eskainiko dute
N-1 errepideko Ordizia eta Irura arteko radarrak bete du bere helburua; trafikoa moteltzea lortu dute eta horrenbestez, hemendik aurrera ez da isun gehiagoren beharrik izango. Hala jakinarazi zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko arduradunek. Urtebeteko epean, 6.000 arau hauste detektatu dituzte radar horren bidez. Baina horri baina garrantzia handiagoa eman diote autoen abiadura jaitsi izanari. Bataz beste, orduko 8,3 kilometroan jaitsi da abiadura hori, eta zati batzuetan, jaitsiera orduko 13 kilometrotik gorakoa izan da. Istripuen tasa berriz, %16,7 jaitsi da. Iazko martxoan jarri zuten Ordizia eta Irura arteko radarra. «Estatu mailan aire librean jarritako lehendabiziko tarteko radarra» izan zela gogorarazi du Amparo Lopez trafiko arloko zuzendariak. Iñaki Egiara trafiko zuzendaritzako ingeniariak, berriz, garai hartan, N-1ean «zirkulazio arazo larria» zutela esan du, radarra jarri aurretik, bost ibilgailutatik batek ez baitzuen abiadura muga errespetatzen. Aurreneko hilabeteetan, salaketarik jarri gabe ere, «jendea polikiago ibiltzen» hasi zen. Duela urtebete berriz, isunak jartzen hasi ziren. Aurreneko hilabetean, 1.143 salaketa jarri zituzten. Kopuru hori, ordea, hilabetez hilabete jaisten joan da, eta aurtengo apirilean, 305 izan ziren. Guztira, hamabi hilabete horietan, 6.000 salaketa inguru jarri dituzte. Hori, ordea, «ez da kopuru handia» Egiararen hitzetan, izan ere, «errepide hori egunean 20.000 ibilgailuk erabiltzen dute. Beraz, urtean 7 milioi ibilgailutik 6 milak bakarrik jaso dute isuna». Amparo Lopezek [...]
14 urteko gazte legazpiar bat larri zaurituta dago, pasa den ostiralean bizikletarekin pareta jo eta buruan kolpe handia hartu baitzuen. Zabaldutako informazioaren arabera, bizikletako frenoak moztu zizkioten gazteari, eta aldapa behera joan eta pareta...
Ataun Zero Zabor taldeak ikus-entzunezko emanaldia antolatu du gaurko, asteartea. Errausketari ateak ixten dokumentala ikusi ahal izango da, 21:00etan, Ataungo Herri Antzokian. Bestetik, Aire garbiak bira nazan kanpainaren barruan, haizerrotak salduko ...
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak Goierriko bi bertsolari beterano gonbidatuko ditu, gaur, bertso afaria girotzeko. Mikel Mendizabal itsasondoarra eta Euxebio Igartzabal gabiriarra ariko dira kantuan, euskaltegiko jangelan, afal ondoren. Afaria 20:00etan ...
Oianguren institutuko ikasle Itziar Zabalegi Arrizubietak Urruzunotarrak gehituz literatur-ekimeneko aipamen bat lortu du prosa arloko A mailan Alemaniarrak gurera etorri zirenekoak izeneko lanarekin. Irailaren 3tik 6ra Lemoizko aterpetxean egingo den ...
Aldaize aldizkaria 2004. urtean sortu zen Idiazabalgo Illati Euskara elkartearen eskutik. Orduan Goierritarra zen etxeetara iristen zen euskarazko aldizkari bakarretakoa inguruko albisteen inguruan, nahiz eta Hitza, Aldaize sortu eta hilabete gutxira hasi zen argitaratzen. Horregatik, une hartan zegoen euskaraz irakurtzeko motibazioa bultzatzeko sortu zen nolabait. Bi hilero argitaratzen den alean herriko bitxikeriak, albisteak, baserri eta etxeen ingurukoak, errezetak, erreportajeak, elkarrizketak, argazki zaharrak… aurki daitezke. Denetik, eta herritarren partehartea bilatuz. Izan ere, herritarrek egiten duten aldizkaria da hau. Aleen itxura mantendu bada ere, bakoitzean zutabe bat idazten du pertsona ezberdin batek, elkarrizketak egiten dizkiete Idiazabalen bizi diren eta kanpora bizitzera joan diren idiazabaldarrei Handik eta Hemendik atalean, bat ere errepikatu gabe, aktualitatea duten gaiak lantzen dira… Aldizkari freskoa dela, alegia. Izena hautatzeko, Anttonio Berasategik zerrenda bat egin ostean, haietako bat aukeratu zuten; Abaroa. Baina hitz hau jada erabilia zegoenez, Aldaize izena jarri zioten. Orain 50. alea ateratzeko bidean daude jada, eta hori ospatzekoa da. Horregatik, larunbat honetarako festa antolatu dute Illati euskara elkarteko kideek. Festa honetan, herritar askoren partehartzea izango da. Apiriletik hasita daude larunbat honetako prestakizunetan, eta bertsoak, dantza, musika, antzerkia, bakarrizketak eta bestelako sorpresak antolatu dituzte. Eguna girotzen hasteko, arratsaldeko 19:30etan taloak eta sardina erreak jan eta sagardoa edateko [...]
Igande honetan emango zaio hasiera Gipuzkoa mailako txapelketari Urretxun; bost taldek hartuko dute parte
Motorraren Astearen barruko ekintza da; udalak, aurten, ez du ‘freestyle’ ikuskizunik antolatuko
Legazpiko Fundiciones Bereciartu enpresan sutea izan da goizean, 11:00ak inguruan. Egurrezko moldeak gordetzen dituzten biltegian izan da sutea, eta ondorioz, segituan zabaldu da sua. Suhiltzaileak berehala iritsi ezbeharraren lekura, eta ez da kalte pertsonalik izan, baina bertako langileen hiru autoak kalte handiak izan dituzte.
Asteburu honetan, Las nieves del Kilimanjaro filma eskainiko dute Beasaingo Usurbe antzokian. Ordutegia: Hilak 15, ostirala: 22:15 Hilak 16, larunbata: 19:30 eta 22:15 Hilak 17, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15 Hilak 18, astelehena: 19:30 eta 22:15
Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ zenari (Donostia, 1929-2012) omenaldia egin ari zaizkio Lazkaon, gaur. Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak ‘Leturiaren egunkari ezkutua’ eleberriaren irakurraldi publikoa antolatu du, eta goizean bederatzietarako hasi dira lazkaotarrak liburua irakurtzen, atalka eta txandaka. Egun osoko ekimena izango da. Eguerdiko etenaldiaren ondoren, 16:30ean hasiko da atzera irakurraldia, Maizpide euskaltegiko ikasleen ahotik. Liburua osoa bukatzen denerako guztira 65 bat lagunek parte hartuko dute. 19:30a aldera amaituko da irakurketa. Ondoren, Xabier Mendiguren Elizegi idazle beasaindarrak Txillardegiri buruzko hitzalditxo bat emango du. Gerriko elkartean ari dira irakurketa egiten. Atrilean liburua jarri, eta irakurleek aurrekoak utzi duen lekutik jarraitzen du errezitaldia. Lazkaoko elkarte, eragile, erakunde nahiz elkarte askotako ordezkariak igaroko dira, baita herritar norbanakoak ere.
Joan den larunbatean ospatu zuen Jakintzak Ikastolaren Eguna. Zerua mehatxuka bazen ere, ateri eutsi zion eguraldiak eta iragarritako ekitaldi guztiak egin ahal izan zituzten ikastolakoek. Plaza Nagusian Haur Hezkuntzako haurrek eta Lehen Hezkuntzako ...
Atzo herritarrentzat udaletxean bilera irekia egin eta gero –gazteleraz gainera– gaur Gipuzkoako Zero Zabor taldeko kideek hitzaldia egingo dute Herri Antzokian, 19:00etan. Bihar, berriz, herriguneko bizilagunekin egingo du bilera udalak (19:00) at...
Ezkontza zibilak egiten diren moduan, hemendik aurrera hileta zibilak egiteko aukera ere izango da Beasainen. Udalbatzaren osoko bilkurak aho batez onartu zuen hileta horiek arautzen dituen ordeanantza; horrekin batera, hileta horiek egiteko gune bat prestatzeko konpromisoa ere hartu dute. Koldo Agirrek, hileta zibilak egiteko aukera ematea, «gizartearen normalizazioan urrats bat gehiago» dela azaldu zuen, horrelako errituak «erlijio konnotazioetatik urrun, modu zibil eta laikoan» ospatzeko aukera baita. Lokalari dagokionean, Igartza monumentu multzoan aurreikusitako aretoak erabiliko direla dio ordenantzak; lokala zein izango den ez dute zehaztu, ordea. Hala ere, «aretoa ekitaldiaren seriotasuna bermatzeko moduan» egokituko dutela azaldu dute. Senideek bestelako apaingarriak jartzeko aukera izango dute, baina beti ere, aurrez jakinarazita. Hiletak ezingo dira gorpua aurrean dela egin; errautsen kasuan, ordea, kutxa bertan dela egin ahal izango da hileta. Hileta zibilak egiteko eskaerak udaletxean egin behar dira, heriotza ziurtagiria eta bestelako dokumentazioa aurkeztuta. Astelehenetik igandera egin ahal izango dira, goizez (10:00-14:00) edo arratsaldez (17:00-20:00). Hala ere, ordutegi hori alkatearekin edo zinegotziekin hitzartu beharko da. Lokal hori ordubetez erabiltzeko, 50 euro ordaindu beharko dira. Errautsentzako kolunbarioak Gai horrekin lotuta, errautsentzat hilerrian jarriko diren kolunbarioen ordenantza ere onartu zuten. Agirreren arabera, «gizartean ohitura aldaketa nabarmena» izan da, eta egun, «hildakoen %60 erraustu egiten da». Hori dela eta, [...]