Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako Txiste eta Pasadizo Idatzien XXI. lehiaketaren sariak banatu zituzten joan den ostegunean Barrenan. Legorretako Maruja Redondo ikasleak tableta bat irabazi zuen Kulero beltzak txistearengatik, eta Aitor...
EAJk eta PSE-EEk antolatuta, atez ateko hondakin bilketa sistemaren aurkako hitzaldia izango da gaur, 19:00etan, Barrena kultur etxean. Horrez gain, atez ateko bilketa sistemaren aurka egiteko herri ekimen bat ere martxan da Ordizian azken asteetan. Az...
Hilaren 16an eta 17an, Saint Feliu de Guixolsen (Katalunia) jokatu zen haur eta kimu mailetako Hegats Igeriketako Espainiako Txapelketan brontzezko hiru domina lortu zituzten Ordizia Kirol Elkarteko Urpeko igerilariek. Hiru dominak neskek lortu zituzten, bat bakarka eta besteak biak erreleboetan. 14 igerilari eta 4 teknikari joan ziren Ordiziatik Kataluniara. Mutilen taldea, Imanol Cobosek, Omar Rodriguezek, Josu Goiak eta Ander Villarrek osatu zuten eta neskena, Irene Fernandezek, Amaia Herradorrek, Oihana Nietok, Olatz Arbizak, Aiora Garmendiak, Sara Pecharromanek, Natale Bergarak, Maddi Pecharromanek, Maddi Fernandeekz eta Eider Huertak. Teknikari moduan, Gorka Merino, Fernando Fernandez, Susana Cabrera eta Jon Bermejo aritu ziren. Emaitza onenak, neskenak Nesketan lortu zituen taldeak emaitza onenak. Irene Fernandezek, kimuetan, urazaleko 400 metrotako frogan hirugarren postua lortu zuen. Amaia Herradorrek aldiz, abiadurako frogetan emaitza bikainak lortu zituen kimuetan urazaleko 50 metrotan 4. postua lortuz. Eta taldearentzat emaitzarik hoberenak kadete mailako nesken erreleboetan lortu ziren: urazaleko 4×100 metrotakoan Irene Fernandez, Oihana Nieto, Aiora Garmendia, eta Amaia Herradorrek osaturikoak brontzezko domina eskuratu zuten. Eta urazaleko 4×50 metrotakoan, Amaia Herrador, Irene Fernandez, Olatz Arbiza eta Natale Vergarak osaturiko erreleboak hirugarren postua lortu zuen. Mutilek beraien lehen Txapelketa nagusian, denborak hobetu zituzten eta etorkizunean oso baliagarria izango zaien esperientzia aberasgarria eduki zuten. Ordiziako Urpekoen [...]
Asteburuan, El profesor Lazhar filma emango dute, Usurbe antzokian. Ordutegia: Hilak 29, ostirala: 22:15 Hilak 30, larunbata: 19:30 eta 22:15 Uztailak 1, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15
Materia organikoa zabortegira bota ordez konpost bihurtuko dute; udalak jarraipen zorrotza egingo du.
Pasa den denboraldian Beasainen aritu diren hiru jokalari fitxatu ditu Gernika futbol talde bizkaitarrak. Beasaingo klubak asteburuan jakinarazi duenez, bizkaitarrak taldea indartu nahian dabiltza, eta bost jokalari fitxatu dituzte azken asteetan, hori...
Ostiral gauean, Joseba Irazoki musikari nafarrak kontzertua egingo du, 23:00etan, Koiote zaharra tabernan. Ondoren Olarius&Brothers DJ bikotea ariko da.
Goierriko gainontzeko herri guztietan bezala, Beasainen ere San Joan bezpera ospatu zuten larunbat gauean. Barrendain plaza eta inguruak jendez bete ziren, dantzarien saioa eta sua ikusteko. Aurtzaka Ostadar taldeek, aspaldiko ohitura den neskatxen es...
Urretxuko eta Zumarragako Gaztelekuak, horrela deitzen diote bertako gaztetxeari, 10 urte bete ditu. Gazteleku berriaren urtemuga da. Aurrekoak 34 urte beteko lituzke, baina 1998an bota zuten, batek baino gehiagok gogoan izango duen egun lainotsu batean. Gazteen ametsen fabrikak izan daitezke gaztetxeak, baina ez daude berdinak diren bi gaztetxe. Goierriko gaztetxeei erreparatu besterik ez dago, herri bakoitza bezain desberdinak dira: okupatutako Beasaingoa, 26. urtemuga ospatzen ari den Ordiziakoa, herrigintzan bereziki aritu den Idiazabalgoa, biziberritzen ari den Legorretakoa, hamaika borrokaren ondoren lortutako eta egonkortutako Legazpiko gaztetxea, Berri Txarrak taldea Zaldibiara ekarri berri duen gaztetxea eta Ormaiztegiko gazteen lokala, bertako gaztetxea. Gaztetxeak buztinez eginda daude. Moldagarriak dira, gazteen ametsak aldatzen diren bezala aldatzen dira, eta amesteari uzten diotenean galtzen dira. Amestea mundua aldatzea da. «Gaztetxea ez duk helburua. Gure ideiak, gure mobidak eta sistemaren kontrako gure borroka aurrera eramateko bitarteko hutsa izan behar dik gaztetxeak», zioen Antijos pertsonaiak, Juan Luis Zabalak 1996an kaleratutako Galdu arte nobelan. Sistemaren kontrako borroka horretatik jaio ziren lehenengo gaztetxeak. Urretxuko eta Zumarragako gazteleku zaharra da horietako bat. Gazteen ezinegonaren eta sormenaren erakusle zein topagune izan zen. Hainbat aro bizi izan zituen gazteleku hark. Heroinaren sarrerak ilundu zuen amets fabrika hura, eta ameslari belaunaldi oso bat eraman zuen. Gero, [...]