Ordiziako udal gobernuak lehenengo urte honen gaineko balorazio orokorra egiteko prentsaurrekoa egin du gaur goizean. Igor Eguren alkateak esan duenez, “Bildu ez zen kudeaketa hutsa egiteko asmoarekin etorri. Helburua zenbait gauza aldatzea izan da”. Egin dituzten aldaketa garrantzitsuenen artean, herritarren parte hartzea bultzatzeko politika, udalaren kontrol politikoa areagotzekoa eta udala herriari zabaltzeko egin den ahalegina azpimarratu ditu. Eduki aldetik egin dituzten zenbait aldaketa ere nabarmendu ditu. Zementuari baino, pertsonei eman dietela lehentasuna esan du. Hortik, gizarte politika indartzeko egin den ahalegina. Elkarlanean lan egitea izan da Bilduren beste helburuetako bat, baina EAJk eta PSE-EEk “oztopoak jarri” dizkietela gaineratu du. Belen Maiza alkateordeak hartu du hitza ondoren, eta azken urte honetan, sailez sail egin den kudeaketaren eta jarraitu diren politiken berri eman du. Gizarte politiken alorrean, San Jose adinekoen egoitza eta eguneko zentroa “Gipuzkoako Foru Aldundiak bere esku hartu ditzala da udal gobernuaren erronka nagusia”, adierazi du. Aurten martxan jarri den berdintasun batzordea, immigranteen kopurua aintzat hartuta sortu den harrera sarea, edo lehendik egin bazegoen aholkularitza batzordeari eman zaion jarraipena ere aipatu ditu. Orokorrean, gizarte politiken alorrean, aurrekontuan “doikuntza” batzuk egin behar izan dituzten onartu du, baina murrizketa hauek ez dutela “beherakada nabarmenik” suposatu ere gaineratu du. Egingo dituzten politika guztietan [...]
Harrigarriak dira datuak. Olaberriak, 936 biztanleko herriak, lau txapela ditu Gipuzkoako Herriartekoan, pala modalitatean. Jokatutako final guztiak irabazi dituzte. Azkeneko hamabost ekitaldietan urtero-urtero atera du taldea, 1998tik, hutsik egin gabe. Bosgarren txapela bururatzeko ere aukera dute, gainera, finalean baita berriz. Halako palmaresa Donostiak eta Errenteriak besterik ez dute, haiek bosna garaipen dituztelako. Hain zuzen, Olaberriak biharko finalean Donostia du aurkari. Errenteria, berriz, final-laurdenetan irentsi zuten, 3 eta 1. Debako Aldats frontoian ariko dira, bihar goizean. Berriki han jokatuak dira goierritarrak, finalerdietan Deba izan zutelako arerio; hura ere 3 eta 1 kanporatu zuten. Herrian, eskuz baino gehiago jokatzen da palaz; motzean zein paletan. Olaberriko palari taldeak dauka, inondik ere, errua. Tradizio luzea du pilota jokamoldeak Olaberrian; Herriartekoan ateratako lau txapelek ere lagundu dute afizioa suspertzen. 2003an, 2004an, 2005ean eta 2007an izan zen txapeldun. Oraingoz. Hogei urteko ibilia lehiaketan Palari ez ezik, Herriartekoari ere estimu handia diote olaberritarrek. «Guretzat txapelketa hau oso berezia da», aitortu du Garikoitz Arrietak, herrenkadako hiru txapelen jabeetako batek eta egungo taldekide ere badenak. Eskuzkoaren senide txiroa da pala, zestarekin batera. Palako Herriartekoak eskuzkoaren bizitza erdia du: aurten 22. aldia, eskuzkoak 44. urtea duen bitartean. Partaidetzaz ere apalago dabil, orokorrean: eskuz 18 herrik parte hartu dute, palan hamarrek, [...]
Ataungo Udalak uztailaren lehenetik aurrera kobratzen hasiko zaie San Martin auzoko plazan dagoen lurpeko aparkalekuaren erabiltzaileei. Eguneko (08:00-20:00) eta gaueko (20:00-08:00) ordutegiak bereizi ditu, ordu-tarteen salneurrirako. Lehen ordubetea...
Igor Esnaola eta Arrate Garin segalari legorretarrak Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan lehiatuko dira, etzi, Zizurkilen, 18:00etan. Gizonezkoen sailean, partaide 11 kirolari dira guztira, tartean Esnaola. 100 metro koadroko bi sail ebaki behark...
Beti Gazte jubilatu elkarteak herriko erretiratu eta bazkide guztientzat moduko irteera prestatu du, gaurko. Larraitzera joango dira, 12:30ean plazatik irtenda, autobusean. Larraizko ermitan meza entzun, eta Abaltzisketa aldera ibilaldia egingo dute, b...
Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako II. Errugbi Tokata txapelketa jokatuko da bihar, hilak 30, Altamira zelaian, 11:00etan hasita. Sei jokalariz osatutako taldeek har dezakete parte txapelketan –finalean zazpi lagunek–. Partida bakoitze...
Dagoeneko urtea bete da Bilduk udal hauteskundeak irabazi eta Aralarrekin batera udal gobernua osatu zuenetik. Gauza asko gertatu dira harrezkero; alderdi politikoen arteko adostasunak, hika-mikak, zinegotzien aldaketak… Baina legealdi berriko aurreneko urtearen balantzea egiterakoan, denetariko iritziak daude. Goierriko Hitzak, Beasaingo udalean ordezkaritza duten alderdi guztiei eskatu die iritzia. Gobernu taldean daudenek, «gauzak egiteko beste modu bat» martxan jarri dutela diote, batez ere, abiarazi dituzten parte hartze prozesuei erreferentzia eginez. Oposizioko alderdiek berriz, «ekimen falta» edota «herria paralizatzea» leporatzen diete. «Politika egiteko modu berri bat» Legealdiko lehen urtearen balantzea egiterako garaian, «urte zaila» izan dela aitortu zuen Bilduk. Izan ere, iaztik udal aurrekontua jaitsi egin da, eta foru funtsera itzuli beharreko dituak ere ez dute egoera errazten. Diru faltari aurre egiteko, «beste formula batzuk» bilatzen saiatu dira, eta Koldo Agirreren iritziz, «gauzak egiteko beste modu bat» jarri dute martxan. Modu berri hori, abian jarri dituzten parte hartze prozesuetan oinarritzen da batez ere; dagoeneko dozena erdi bat prozesu jarri dituzte martxan, herritarrekin batzarrak egin eta haien iritziak jasotzeko. Hala, «jendearekin kontaktu handiagoa izaten eta herritarren parte hartzea bultzatzen» saiatu direla dio Agirrek. Parte hartze prozesu horien artean daude auzoetako batzarrak, Igartzako funtzionamendua zehazteko prozesua, tabernetako terrazen ordenantza edota legealdiko plana, besteak beste. Gobernua gutxiengoan osatu zutenez, «hasieratik [...]
Zumarragako Santa Isabel jaiak ofizialki gauean pregoia irakurtzearekin bat hasiko badira ere, martxa hartzen hasita daude, goizetik. Euskadi plazan jarritako haurrentzako parkea...
Haurren mailetako pilota txapelketa entzutetsuenetako eta garrantzitsuenetako baten finala jokatuko du gaur gauean Iker Irribarria aramarrak. Elgetako (Gipuzkoa) lau t’erdiko hitzorduan ariko da, Jokin Altuna amezkatarraren aurka. ETB Kantxa Txapelketa gaur 22:00etan hasiko da, Elgetako pilotalekuan. Irribarriak bigarren finala du Elgetan. Duela bi urte, 13 urterekin eta infantil zela, kadetetako azkena jokatu zuen. Txapeldunorde geratu zen, bera baino bi urte zaharragoa den Elezkano II.aren ondotik. Iaz finalerdietara iritsi zen, eta, hain justu, Altunak kanporatu zuen. Gaurko buruzko burukoan atera lezake arantza. Bi aurkariek ondo ezagutzen dute elkar. Amezketako Zazpi Iturri elkartekoak dira, lehiaketetan eta entrenamenduetan batera arituak, Xalton Zabala entrenatzaile amezketarraren esanetara. Joko maila oso ona lortu du Irribarriak. 15 urte besterik eduki ez arren, juniorretan ere lanak ematen dizkie bera baino adintsuagoei. Aurten, besteak beste, Euskal Ligako txapeldun izan da, bikoteka, Xabier Tolosa anoetarrarekin. Elgetan oraindik eta gorago koka dezake sabaia, gaur.
San Benito ikastolan azken zortzi urteetan zuzendari izan den Armando Velezek kargua utziko du. Irailetik aurrera Josune Aranburu izango da. Velez 1991-92 ikasturtean hasi zen irakasle lanetan San Beniton. 2004-05ean izendatu zuten zuzendari, eta lau u...
Asteburu honetan, Philippe Falardeau zinemagile kanadarraren El profesor Lazhar filma eskainiko dute Usurbe antzokian. Argeliar jatorriko irakasle bat Montreal hiriko ikastetxe batera etorriko da. Ikasleen galderei erantzunez, bizitzaren eta heriotzar...
Ordiziako Udalak “etengabeko urratsak” emango ditu aurrerantzean Ordizia “zero zabor lurraldea bihurtzeko bidean”. Udalbatzak atzo onartu zuen atez ateko hondakin bilketa sistema lehenesten duen mozioa Bilduko zazpi hautetsien aldeko botoarekin. EAJko bost zinegotziek eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuten. Aretoa bete-bete eginda zegoen. Goierriko 22 herrietatik mozio hori onartu duen zortzigarren herria da Ordizia. Onartutako mozioaren lehen puntuak jasotzen duenez, Ordiziako Udalak ahalik eta hondakin gutxien sortzeko azterketa abiatuko du Sasieta Mankomunitatearekin, eta bigarrenaren arabera, herriko familien artean konpostatze kanpaina zabala egitea adostu du mankomunitatearekin. Hirugarrenak honela dio: “Ordiziako Udalak ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen hiri hondakinen bilketaren alde egiteko konpromisoa hartzen du, eta %80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra atez ateko bilketa da egun”. Azkenik, Sasietarekin lan-batzorde bat sortzeko eskaera egin du. Oposizioa aurka Oposizioko bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, mozioaren aurka bozkatu zuten. EAJko Jose Migel Santamariak kontramozio bat irakurri zuen (gai zerrenda ez zegoen, eta ez zen bozkatu), eta materia organikoa biltzeko bosgarren edukiontziaren aldeko jarrera adierazi zuen: “Indarrean dagoen hondakin bilketa sistemaren alde gaude. Uste genuen eztabaida hori gaindituta genuela. Guk bisio integral bat aurkezten dugu, ez bisio partzial bat”. Orain arteko ereduaren jarraitzeko, kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta heziketa dira gakoak, [...]
Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako VI. Patata tortilla txapelketa Pottoka tabernak (taberna eta elkarteen mailan) eta Asier Muñagorrik (herritarren mailan) irabazi dute. Patata zorro, arraultza dozena eta oliba olio botila bana jaso zituzten saritzat bi irabazleek. San Pedro bezperako erromeriaren barruan egin ohi da txapelketa, eta bertara aurkeztutako tortillekin antolatzaileek pintxoak egiten dituzte, eta sagardo upela jarri ere bai. 19:00etan erromeria egin zuten Jakintza dantza taldeak gidatuta, eta iluntzean sua piztu zuten.