II. Errugbi Tokata txapelketa herrikoia jokatuko da bihar

Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako II. Errugbi Tokata txapelketa jokatuko da bihar, hilak 30, Altamira zelaian, 11:00etan hasita. Sei jokalariz osatutako taldeek har dezakete parte txapelketan –finalean zazpi lagunek–. Partida bakoitze...

Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako II. Errugbi Tokata txapelketa jokatuko da bihar, hilak 30, Altamira zelaian, 11:00etan hasita. Sei jokalariz osatutako taldeek har dezakete parte txapelketan –finalean zazpi lagunek–. Partida bakoitzean zazpi minutuko bi zati jokatuko dira, eta hiru minutuko atsedenaldia egongo da tartean. Hamalau taldek eman dute txapelketan parte hartzeko izena. Sariak, berriz, bihar arratsaldean banatuko dira, Ordizia Rugby Elkartearen garagardo azokaren barruan. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa