CAFek bi kontratu lotu ditu Brasilen eta Indian, 326 milioi euroren truke
CAF enpresak 326 milioi euroko balioa duten bi kontratu lotu ditu, bata Brasilen eta bestea Indian. Proiektu horietan lehena, Brasilgoa, tranbia bat egitean dantza. Herrialde hartako bi enpresekin batera jardungo du CAFek, eta kontratu osoaren 590 mili...
CAF enpresak 326 milioi euroko balioa duten bi kontratu lotu ditu, bata Brasilen eta bestea Indian. Proiektu horietan lehena, Brasilgoa, tranbia bat egitean dantza. Herrialde hartako bi enpresekin batera jardungo du CAFek, eta kontratu osoaren 590 milioietatik 216 jasoko ditu. Cubaia herrian egingo dute tranbia; hiri hori, 2014ko Munduko Futbol Txapelketako egoitzetako bat izango da.
Bigarren proiektua, Calcuttako (India) metroa izango da. CAFek 84 bagoi eraikiko ditu, 110 milioi euroren truke. Kontratu hori luzatzeko aukera ere badu CAFek, eta hala balitz, beste 21 bagoi egingo lituzke. Indian bertan, New Delhi hiriko aireportuan beste proiektu bat gauzatzen ere ari da CAF.












