Herri Antzokiaren azpialdean dagoen Nadal enpresa erosi eta gero, Ordiziako Udalaren erronketako bat da herriko kultur azpiegiturak eguneratu eta kultur taldeei behar bezalako egoitzak eskaini ahal izatea. Lokal berri horren egokitzapenerako enpresa batekin lanean ari bada ere Ordiziako Udala, kultur azpiegitura eta kultur dinamika sendoa duen Gipuzkoako beste herri batean izan ziren joan den asteartean Ordiziako udal ordezkariak, Azpeitian hain zuzen. Igor Eguren alkatea, Belen Maiza kultur zinegotzia, Izaro Intsausti partaidetza eta ogasun zinegotzia, eta Iñaki Hidalgo kultur teknikaria izan ziren Azpeitian hango kultur bizitza bertatik bertara ezagutzen. Eneko Etxeberria alkateak eta Mikel Ibartzabal festetako zinegotziak egin zieten harrera Ordiziakoei udaletxean, eta handik hainbat azpiegitura eta eraikin ikustera joan ziren; hala nola, Basazabal etxea, Bakardadeko kapera, Sindikatu zaharra eta Soreasu auditoriuma. Eguerdi-arratsalde partean Sanagustin kulturgunea bisitatu zuten, eta zentro horren kudeaketa sistemaren, filosofiaren eta kultur mahaiaren berri eman zien Xabier Aranbarrik. Ordizian ezar daitezkeen hainbat ideia jaso zituzten Azpeitiako bisitaldian. Orain bi hilabete tailerra Ez da hori izan ordea Ordiziako kultur azpegituren inguruan aritzeko Ordizian egin den ekimen bakarra. Joan den apirilaren 28an Herri Antzokiaren etorkizunaz aritzeko tailer parte hartzaile bat egin zen Barrenan, Gipuzkoako Gazte Ekinzale programan parte hartzen ari diren unibertsitateko ikasleek gidatuta. Horien artean zegoen Maite Leturia [...]
• Mujika espetxeratu egin dute CAFeko enpresa batzordeak deituta, ehundik gora langilek elkarretaratzea egin dute gaur Beasaingo lantegian, Juan Mari Mujika Kantxillu aska dezatela eskatzeko. Atzo atxilotu zuten Kantxillu Barkoxe inguruan (Zuberoa), ETAko kide izatea eta hainbat atentatu egiteko asmoa zuela leporatuta. Mujika ataundarra da jaiotzez, eta CAFeko langilea izan zen, harik eta 2008. urtean, Ipar Euskal Herrira joan zen arte. CAFeko enpresa batzordeak, “egoera politiko berri batean” gaudela gogorarazi du, eta testuinguru horretan, “atxiloketa politikoekin eta bestelako salbuespeneko araudiekin jarraitzea, guztiz ulertezina” dela. Gainera, jarrera hori “konponbidea nahi duen gehiengo baten norabidearen kontra” dagoela uste dute. Hala, Espainiako eta Frantziako gobernuei, “aro politiko berriak eskatzen duen maila eta erantzukizunarekin” jokatzen hasteko eskatu diete. Horretarako bidea, “eskubide guztien errespetuan oinarritutako politika eta araudien ezarpena, eta elkarrizketa, elkarrizketa eta elkarrizketa” direla nabarmendu dute.
Etorkizuneko Udalbiltza sortzeko eta berrantolatzeko talde eragilean Goierriko bi hautetsi daude: Ordiziako alkate Igor Eguren, eta Aramako alkate Asier Mujika. Larunbatean aurkeztu zuten talde eragilea, Iruñean. Hamazazpi alkate-zinegotzik osatu dute...
Maizpide euskaltegiak antolatutako 38. Udako Ikastaroen kultur egitarauak gaur izango du bigarren saioa. Aiko talde bizkaitarrak erromeria jarriko du, Lazkaoko plazan. Aitor Furundarena soinu-jotzaile ordiziarrak jotzen du taldean. Plaza-dantzak ikaste...
Etxegaraten, Gasteizko noranzkoan, kamioi bat gurutzatu da eta ondorioz bost kilometroko auto ilarak sortu dira.
Patxi Zubizarreta idazleak (Ordizia, 1964) maiatzaren azkenean argitaratu zuen Hiru gutun Iruñetik azken nobela ardatz hartuta, errezitaldi galderatsua egingo dute gaur Zubizarretak berak, Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak eta Joserra Senperena m...
Kimetz emakume elkarteak hileroko lehen ostegunetan antolatzen duen kontzentrazioa egingo da gaur Plaza Nagusian, 20:00etan. Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea gizarte guztiaren ardura dela eta, bilkurara joateko deia egin du Kimetzek.
Urretxuko eta Zumarragako Geltokietako auzoko jaiak ospatuko dituzte bihartik etzira.
Berria.info • Goizean Paueko Auzitegira eraman dute Juan Mari Mujika Dorronsoro eta behin-behinean espetxeratzea erabaki du fiskalak, Espainiaratzeko prozedura abiatu edo ez erabaki bitartean. Frantziako Poliziak atzo goizean atxilotu zuen iheslari ataundarra, Barkoxen (Zuberoa). • Agiria: AAMren txostena, Mujikaren salaketaren berri emanez: Bahiketa Politikoak Euskal Herrian (2009-10-02) Juan Mari Mujika Dorronsoro espetxera bidaltzea erabaki du Paueko Auzitegiak. Goizean Paueko Auzitegira eraman dute Mujika eta Jean-Bernard Rouch fiskalak behin-behinean espetxeratzea erabaki du, Espainiaratzeko prozedura gauzatu edo ez erabaki bitartean. Datorren asteartean aztertuko dute Espainiaren euroagindua; Pauera oraindik ez baita eskaera iritsi. Jean-François Blanco Mujikaren abokatuak txostena iritsi bitartean atxilotua aske uzteko eskatu du. Jean-Bernard Rouch fiskalak adierazi du ez dagoela bermatuta auzipetua agertuko denik eta, gainera, egotzitako delituek 20 urteko kartzela zigorra dutela nabarmendu du. Horregatik, Mujika espetxeratzea erabaki du, behin-behinean. Espainiaratze prozesua asteetan edo hilabeteetan luzatu daiteke, defentsak helegitea aurkezten badu. Frantziako Poliziak atzo goizean atxilotu zuen iheslari ataundarra, Barkoxen (Zuberoa). 2001ean Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia hiltzeko atentatu saioan misilak jaso eta entregatzeko ardura izatea egotzi diote Mujikari. Biarnoko Oloroe-Donamariako polizia etxera eraman zuten atxilotua. • Juan Mari Mujika aska dezatela eskatu dute CAFeko langileek Espainiako Barne ministroak operazioa aurreratu zuen Mujikaren defentsa kritikatu du atzo Jorge Fernandez [...]
Ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko unitate mugigarria Beasainen egongo da datorren astean, asteartean eta asteazkenean, hilak 10 eta 11. Mota horretako ibilgailuek ere ezinbestekoa dute tramite hori indarrean edukitzea. Txanda telefonoz hots egin...
Otegi-Enea Majori eta Eskarabilla auzoetan festak antolatzen urte gehiago eramanagatik, aro berriko Altamirako festak egonkortzen hasiak direla esan daiteke, bai behintzat egitarauari erreperatuta. Hamabost egun eskas falta dira Santa Ana jaietako umeen asteburua hasteko, eta Altamirako festak jai nagusien atariko modura bizi ditu jendeak. Arratsaldean botako duten txupinazoarekin hasiko dira festak bihar, eta horren ondoren, umeentzako jolasak izango dira. Bikotekako II. Futbolin txapelketaren ondoren, buruhandi eta erraldoiek girotuko dituzte kaleak, eta iluntze partean luntxa banatuko diete auzoko zaharrenei. Egan taldeak girotuko du gaua. Larunbata, egun bete-betea Umeentzako krosaren eta marrazki lehiaketaren ondoren, patata tortilla lehiaketa, trikipoteoa eta mus txapelketa dituzte, eta arratsalde-gau partean egingo dituzte ekitaldirik nabarmenenak. 18:00etan hiru auzoen arteko herri kirol desafioa dago, eta gaua mozorrotuta pasa ondoren, goizaldeko danborrada ere egingo dute. Errondailaren saioarekin hasi, eta sardinaren hiletarekin bukatuko dira festak, igandean. EGITARAUA Bihar, hilak 6 17:00. Txupinazioa eta umeentzako jolasak. 18:00. II. Futbolin txapelketa. 20:00. Buruhandiak eta erraldoiak. 21:00. Jubilatuentzako luntxa. 23:00. Eganekin dantzaldia Etzi, hilak 7 10:00. Umeentzako krosa. 10:30. Umeentzako III. Marrazki lehiaketa. 12:30. Patata tortilla lehia. 13:00. Trikipoteoa. 16:00. II. Mus txapelketa. 16:30. Ibon magoaren saioa. 18:00. Altamira, Otegienea-Majori eta Eskarabillako auzotarren arteko herri kirolak. 20:00. Buruhandiak eta erraldoiak. 21:00. Auzo afaria [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu duen jarrera babesteko eta oposizioko alderdiek bultzatutako zentsura mozioa salatzeko asmoarekin, Alternatiba, Aralar, EA eta ezker abertzaleko Goierriko hainbat ordezkari bat eginda agertu ziren herenegun. EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek, aldundiaren hondakinen inguruko politika «zentsuratu» nahi izan dutela diote, eta bide batez, larunbat honetan Donostian egingo den manifestaziorako deia egin diete goierritarrei. Igartza jauregian egindako agerraldian, Alternatibako Iñaki Saldaña, Aralarreko Mikel Leunda eta Josu Aztiria, EAko Iban Asenjo eta Kepa Goenaga, eta ezker abertzaleko Aitor Garmendia eta Bilduko hainbat zinegotzi elkartu ziren. Denen izenean, Eluska Gerriko Segurako alkateak hartu zuen hitza. Datozen egunetan, EAJk, PSE-EEk eta PPk, Juan Karlos Alduntzin ingurumen diputatuaren kontrako zentsura mozioa onartuko dutela eta, Euskal Herria Bildu koalizioa osatzen duten alderdien «desadostasuna» agertu nahi izan zuen, mozio horrek, «Gipuzkoan abian den aldaketa politiko eta soziala gelditzea bilatzen duelako». Zentzu horretan, hiru alderdi horiek «orain dela gutxira arte, Gipuzkoa geldirik zegoela» zioten, baina EH Bilduko alderdien ustez, «hondakinekin dugun arazoa behingoz konpontzeko gai den plan integrala mahai gainean jarri denean, orduan hasi dira zarataka eta espantuka». Alduntzinen taldeak egin duen plangintzak, zaborraren arazoari «konponbidea» emango diola uste dute. Hala, erraustegia baino «200 milioi euro gutxiago» kostako dela, eta Europako ebazpenetan oinarritzen dela gogorarazi dute. «EAJk, PSE-EEk eta PPk, errauste plantak ez zeukala alternatibarik esan digute behin [...]