Aurreko urteetan Beasaina lau haur saharar inguru ekarri izan badira ere, aurten, krisiagatik edo, bat bakarra ekarri dute. Denek Moulud ezizenez deitzen badiote ere, Nafee Mulay Mahmud da bere izena eta Naroa Abalbidere etxean igaroko du uda: ekainaren 25etik abuztuaren 25era arte. Mendebaldeko Saharatik dator bera, egoera geroz eta okerrago bihurtzen ari den Tindufeko errefuxiatu kanpamendu batetik. Lotutako albisteak: • Saharako haurrak Goierrin dira [2012-07-05] Gaur eguerdian udaletxean egin den aurkezpenean lotxati xamar azaldu bada ere, etxean oso hiztuna dela azaldu du Abalbidek. Iaz ere Maiatzak 20 erakundearen bidez Goerrin izan zen Mulay eta begietako arazo bat medio Abalbideren etxean gelditu behar izan zuen gainerakoak baino denbora pixka bat gehiagoan, eta horregatik jada konfidantza pixka bat badu eurekin. Dirudienez, kanpmendu inguruetako hareak kalte egiten dio begietan eta oso gorrituta izaten ditu, afal orduan gosea kentzerainoko mina sortzen diolarik honek. Horrelako arazoengatik eta elikadura osasuntsua izateko hemen aukera gehiago dutelako, haur sahararrentzat oso onuragarria izaten da uda partea hemen pasatzea.
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo arratsaldean, Arriarango enpresa batean lapurreta egin nahian ari zirela. Ustezko lapurrak 3.000 euroko balioa duten hainbat motor eta kable lapurtzen saiatu ziren, baina enpresako langileek ikusi eta abisu...
Ekainaren 20an Ordizian grabatu ziren Conquistour telebista programako bi probak erakutsiko dituen saioa igandean emitituko dute ETB2 katean, 22:00etatik aurrera. Joxemiel Barandiaran plazan jokatu zen eguerdian taldekako proba Ordizia Rugby Elkarteko...
Terrazen ordenantza egiteko parte hartze prozesuaren bigarren bilera astearte honetan izango da, 10:00etatik 12:00etara, Igartza jauregian. Herritar, merkatari eta tabernari guztiei egin diete parte hartzeko deia. Horretarako, aurrez eman behar da izen...
Udako oporrak direla eta, Beasaingo Usurbe antzokiak ez du zine emanaldirik antolatuko irailera bitartean. Honenbestez, ez asteburu honetan eta ez uztailean, ez da saiorik izango.
Aurten inoizko parte hartzaile kopururik handiena izango dute Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak mendi lasterketek. Izan ere, 500 laguneko mugara iristea lortu dute, bi probetan parte hartuko duten korrikalariak kontuan izanda. Aurreko urteetan ez bezala, aurten gehienek G2H probaren aldeko aukera egin dute, seguruenera, 84 kilometroko ibilbideak ere nahikoa zailtasun baduelako. Proba handian berriz, 166 kilometrokoan, 197 lagunek parte hartuko dute, eta Goierriko Bi Handietan, 300 lagunek. Azken hori izan da aurten igoera nabarmena izan duena. Aurten hirugarren urtea beteko du mendi lasterketa horrek, eta antolatzaileen ustez, «proba egonkortzen» ari da. Parte hartzaile kopurua da horren adibiderik garbiena. Mikel Valdibielso antolaketa taldeko buruaren ustez, «pixkanaka ari gara parte hartzaile kopurua igotzen. Aurten 500 korrikalari inguru izango ditugu, eta guretzako kopuru polita da». Kopurua ez ezik, lasterketaren maila mantentzea eta kanpoko jendea erakartzea dira beste helburuetako batzuk. «Jendeari entzunda, oso gustura daude probarekin, eta lortu behar duguna da, hemengo jendeaz gain, atzerriko jendea ere pixka bat inguratzea». Aurten esaterako, 30 bat atzerritarrek parte hartuko dute bi probetan. Horrek, «Euskal Herritik kanpora ere iristen asmatu dugula esan nahi du» Valbielsoren ustetan. Faboritoen arteko lehia Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten inoiz baino borroka handiagoa izango da lasterketaren aurrealdeko postuetan. «Badago talde bana, bai motzean eta bai proba luzean, gogor [...]
Lazkaoko Iturgaitzaga eremuan hiritartze lanak hasi aurreko azkeneko urratsa datorren astean egingo du udalak. Urbanizazio lanen lehenbiziko fasea gauzatuko duen enpresa izendatuko dute, asteazkenean. Behin helegiteak aurkezteko denbora-tartea utzita, lanak uda honetan bertan hasteko moduan geratuko litzateke. Biribilgunea eraikitzea izango da faseko eginkizun nagusia. Horrekin batera, saihesbidetik Lazkaoko herrigunerako erdiko sarrera eta Lazkaomendira igotzeko bidearen abiapuntua birmoldatuko dituzte. Esleipenaren oinarrizko prezioa 1.422.220,69 eurokoa da, BEZa barne. Udalbatzak maiatzaren 17ko ezohiko bilkuran onartu zuen lehen fasearen kontratazio txostena, eta lehiaketa irekia deitu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko du aurrekontuaren zati handiena, 1.399.360 euro. Lazkaoko Udalak osatuko du, 22.860,69 eurorekin. Hogeita bost enpresak aurkeztu dituzte proposamenak. Asteazken eguerdian zabalduko ditu epaimahai teknikoak eraikitzaileen hirugarren gutunak, proposamen ekonomikoena. Asteotan datuena eta obra-plangintzarena behatu dituzte. Lizitazio prezioa beherantz hobetu ahalko dute, gehienez %25 jaisteraino. Proposamen ekonomikoak lehiaketako irizpideei gehitu ondoren, asteazkenean bertan izendatuko dute eraikitzailea, behin-behinean. Ondoren, bi asteko helegite epea irekiko da, errekurtsoak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Iturgaitzaga etxea bota Errotonda eraikitzeko lanak «abuztuan hasteko moduan» egon daitezkeela aurreikusi du udalak. Behin hasitakoan, sei hilabeteko epea dago bukatzeko. Biribilgunea Hiribarrengo industrialdearen ertzean kokatuko dute, Arruabarrena gozo-lantegiaren alboan. Bost bide-adar irtengo dira uztaitik: Gi-2120 saihesbidearen bi adarrak (Ataun eta Beasain aldera bana), etorkizuneko [...]
Ordiziako bi ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoek ekainaren hasieran egin zituzten ikasturteari bukaera emateko festak. Hurrena musika eskolakoen azken saioa etorri zen, eta baita Oroitheko bi abesbatzena ere. Eta orain, emanaldi formatuan ez bada ere, Patxi Moralesen pintura ikasleek eta Arantxa Munitaren zeramika ikasleek erakusketa zabaldu dute Barrenan, irailaz geroztik oraintsura arte egindako lanak herritarrei erakusteko. Datorren ostiralera arte, hilak 16, joan ahalko da erakusketa ikustera, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Patxi Moralesek hogei urtetik gora daramatza Barrenan pintura eskolak ematen, eta bera da erakusketa hori jendaurrean jartzeko eragile nagusia. Gaur egun 39 ikaslerekin ari da lanean –ia gehienak emakumezkoak, eta urte asko daramatenak tailerrean–, eta ikasle bakoitzaren esku utzi ohi du zer margolan eraman erakusketara. Aurten, gainera, bi diziplina uztartuta osatu dute erakusketa, zeramika tailerrekoek ere hainbat lan eraman baitituzte Barrenara. Eskarmentudun margolariak Esku beteranoak eta hasi berriak, koadro landuagoak eta arinagoak, denek dute kabida ikasturteari bukaera emateko bilduma honetan. Gehien-gehienek argazkietan oinarritutako koadroak egiten dituztela dio Moralesek. Horietako gehienak paisaiak dira. Teknika aldetik, berriz, olio-pintura erabiltzen dute eskarmentua duten ikasleek, eta hasiberriekin lapitza, argizaria, pastela, tinta eta sepia teknikak lantzen dituela argitu du irakasleak. Erakusketan bildutako lan asko olio-pinturak dira, baina badaude lapitzarekin txuri-beltzean egindako lan xehe batzuk ere. [...]
«Hasieratik argi genuen gogorra izango zela. Badakigu noren aurka ari garen; CAF dorre handi bat da eta gu oso txikiak gara. Baina helburua garbi dugu eta bukaeraraino iristeko prest gaude». Greba mugagabean dauden CAFeko garbitzaileetako baten hitzak dira. Greba horrek, hiru hilabete egingo ditu hilaren 10ean, eta egoera gogorra bada ere, indartsu daudela diote. Tarte horretan gorabehera asko izan dira, eta esperantza galtzen ez badute ere, «konponbidea urrun» ikusten dute oraindik. Pasa den astetik, kanping dendak hartu eta CAFeko sarreran akanpada egiten ari dira; Cafpamentua deitu diote. Umorerik ez dute galdu, baina greban dauden 28 langile horietako bakoitzaren atzean, historia gordin bat ezkutatzen da. Lotutako albisteak: • CAFeko garbitzaileek manifestazioa egin dute, konponbidea eskatzeko [2012-05-18] • CAFeko garbitzaileek hilabete egingo dute greba mugagabean [2012-05-08] Kanping dendetan protestan dauden langileetako bat da Beatriz Muñoz. Horrelako greba batek asko nekatzen duela dio, baina «elkarren babesarekin eta familiaren laguntzarekin» aurre egiten diotela. Grebak, azkenean, familia osoari eragiten diola azaldu du, eta «nahi gabe ere, familia osoa inplikatu» egiten dela. Akanpadarekin, «jendearen atentzioa» erakarri dutelakoan daude, baina «inor ez zaigu gerturatzen, azkenean bakoitzak bereari begiratzen dio». Alde horretatik, badu arantza bat sartuta Muñozek. «Herriaren eta langileen aldetik babes handiagoa espero genuen». Jose Luis Garridoren ustez, «jendea benetan [...]
Emaneurre taldeak 6. urtez antolatutako Esku pilota txapelketa herrikoiaren final laurdeneko zazpi partida jokatuko dira gaur arratsalde-iluntze partean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian. A ligari dagozkion lau partida jokatuko dira, eta...