Santa Barbarako aterpetxeko ateak berriro ere ireki dituzte jabe berriek

Atzo arratsaldean egin zuten Urretxuko Santa Barbara aterpetxearen irekiera ekitaldia. Modu berezi batean egin zuten gainera: mendi ibilaldi eta guzti. Bidean egongo zirela iragarri zituzten sorpresek hainbat herritar erakarri zituzten ibilaldira. Adin guztietakoak. Aterpetxetik abiatu, eta Lizarriturrira igo ziren guztiak, Agerre baserri inguruetatik gora eginez. Bidean, kantariak, gitarra-joleak, esploratzaileak eta Marik emandako sagardo botila batekin irekierara zihoazen iratxo bat eta Basajaun topatu zituzten. Bakoitzarekin minutu batzuk egin zituzten aurrera jarraitu aurretik. Gero, guztiak elkarrekin jaitsi ziren aterpetxera, txalapartarien doinura. Gotzon Aranburu kazetaria ere han izan zen, eta bideoz jaso zuen irekiera ekitaldia.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa