Javi Domingez gasteiztarrak irabazi du Goierriko 2 Handiak lasterketa
Javi Domingezen helmugaratzea:
Javi Domingez gasteiztarra izan da Goierriko 2 Handiak lasterketako irabazlea. Domingez bakarrik helmugaratu da, aurreikusitako ordua baino ordu bete lehenago. 10:52:29 denbora behar izan du Domingezek 88 kilometroko lasterketa amaitzeko. Bigarren Iker Zurutuzak egin du eta hirugarren Luis Lasak. Laugarren Koldo Agirrek egin du. Domingez oso pozik agertu da helmugan. Iaz Ehunmilak proba irabazi zuen. Zurutuzak bere aldetik, eroriko asko izan dituela komentatu du helmugan eta anbulantzia batean anbulatoriora eraman dute, irekitako pare bat zauritan puntuak jaso zitzan. Bera eta Lasa elkarrekin iritsi dira Beasainera, eta elkarrekin egin dituzte ere azken metroak.
Ehunmilak lasterketari dagokionez, Aitor Leal izan da lehena Lizarrustiko kontrol gunean, 9:41ean igaro da. Imanol Aleson doa bigarren. Hau 9:54 ean igaro da Lizarrustirik. 66 dortsala, Unai Bengoa igaro da hirugarren.