Lehen hamar sailkatuak igaro dira Lizarrustitik
Ehunmiliak lasterketa Urretxun eta Zumarragan:
Ehunmiliak lasterketako lehen hamar sailkatuak igaro dira jadanik Lizarrustiko kontrol gunetik. Bart gauean bizitako euriak eta hotzak, ostarte txikidun hotz batean bilakatu dira. Korrikalari gehienak salda edo edari beroen eske iritsi dira kontrol gunera. Goierritarrik ez da lehen hamar sailkatuen artean. Korrikalariek, pasatako edizioetan baino behelaino gutxiago topatu dutela diote, eta gehiago ikusten dutela. Hala ere, antolatzaileak, korrikalariei Txindokira binaka igotzeko eskatzen ari dira, galtzeko arriskuak ekidin asmoz.