Silvia Trigeros izan da emakume azkarrena 2 Handietan
Silvia Trigeros izan da emakume azkarrena Goierriko 2Handiak lasterketan. 12:45ak aldera helmugaratu da, etxeko txikienei eskutik helduta eta irrifarre zabal batekin. Korrika egitea gustoko duela esan du Trigerosek, baina bart, ezin izan duela gozatu, ez baitzuen aikusi ere egiten eguraldiagatik. Gogorra izan dela esan du.
Ehunmiliak proban, lehen goierritarra Juan Carlos valdivieso beasaindarra da, 12. Postuan. Lizarrustiko errefentzia da hori. Mendia oso gaizki dagoela diote korrikalariek. Eguraldia berriro ere iluntzen ari da Beasainen, 2Handiak probako korrikalariak pixkanaka helmugara iritsiz doazela.