Ormaiztegiko txirrindulariak hirugarren egin du gaurko Frantziako Tourreko etapan. Pirinioetako etapa nagusia izan da gaurkoa, gainera. Ormaiztegiarrak etapa bikaina egin du, eta ihesaldiko protagonistetariko bat izan da. Thomas Voeckler frantziarrak irabazi du gaurko etapa, eta Chris Anker Sorensenek egin du bigarren. Izagirre garailearengandik hiru minutura sartu da helmugan. Lotutako albisteak: • Thomas Voecklerrek irabazi du Pirinioetako etapa nagusia [2012-07-18] • Gorka Gerrikagoitia. Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria: «Etapa garaipenaren eta maillot zuriaren bila goaz» [2012-07-11] • Giroko etapa irabazita harrera egin diete herritarrek Jon Izagirreri [2012-06-01]
Ertzaintzak 19na urteko bi gazte atxilotu ditu bart Ordizian, Etxezarreta kaleko taberna batean lapurreta egitea egotzita. Herrizaingo sailak dioenez, goizaldeko 04:00ak aldera hainbat bizilagunen deia jaso dute, esanez taberna batean ustez lapurretan ...
Beasainek goitik behera eraberritu du taldea datorren denboraldiari begira. Bederatzi baja izan dituzte aurten; batzuk beste talde batzuetara joan direlako, futbola utzi dutelako besteak. Horrek plantilla berritzera behartu ditu, eta esperientzia handiko hainbat jokalari eta gazteagoak diren beste batzuk ekarri dituzte, denak gipuzkoarrak. Berrikuntza horiekin, «talde sendoa» osatzeko moduan izango direla uste du Iker Lasa entrenatzaileak. Aste honetan hasi dituzte opor ondoreneko aurreneko entrenamenduak, eta abuztuaren 25ean ekingo diote 3. mailako ligari. Aurretik ordea, aurre denboraldiko sei partida jokatuko dituzte, hil honen 28an hasita. Denboraldi berriari «ilusioz» begiratzen diote, baina hasieratik helburu handiak jartzea baino nahiago dute pixkanaka joan. Iker Lasak azaldu duenez, «iazko denboraldia hor dago eta erreferentzia hori beti egoten da. Baina kontuan izan behar da ia talde osoa berria dela, eta partidaz partida joan behar da, taldeak ze maila ematen duen ikusteko». Kanpotik etorritako jokalariak Taldeak guztira bederatzi baja izan ditu, eta horri buelta emateko, jokalari berriz osatu behar izan dute plantilla. Taldea utzi dutenen artean, esperientzia handiko hainbat jokalari daude; Garmendiak eta Iraolak, esaterako, futbola utziko dute, eta hori, galera handia izango da taldearentzat. Artola, Kolo eta Urkizu Gernikara joango dira, eta beste hainbat jokalari, Euskal Herritik kanpoko taldeetara; hala nola Levantera (H.Katalanak), Esloveniara eta Alemaniara. Iaz taldea hartu zutenean, beraien asmoa «epe [...]
Ordiziako Zazpiarte zentroak ate irekien bi saioa egingo ditu. Gaur arratsaldean izango da aurrenekoa, 20:30ean, eta etzi bigarrena, ordu berean. Biodantza zer den erakutsiko du Maider Bartolome arduradunak, eta era atsegin eta sortzaile batean norberaren ongizatearekin bat egiteko tekniken berri ere emango du. Zazpiarte zentroa Lukusain plazan dago.
Autopista Elektrikorik Ez plataformaren aholkulari Alberto Friasek hitzaldia egingo du gaur Seguran (19:00etan, kultur etxean), Deikaztelutik Itsasora eraiki nahi duten goi tentsioko lineaz. Espainiako Gobernuaren oniritziaren faltan, Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko argindar linea (400.000 voltiokoa) geroz eta gertuago ikusten du Alberto Frias aholkulari gasteiztarrak. Uda honetan onartuko dutela uste du. Gueñes-Itsaso linea ere prozesuaren une berean dago, estatuko elektrika sektorearen plangintza berriaren arabera. Deikaztelu-Itsaso argindar linearen proiektuaz zer dakizue azkena? Azkena, zail dagoela. Hasierako egitasmoaren zain gaude. Egitasmoa 2011ko abuztuan aurkeztu, eta tartean Espainiako Gobernuak dekretu bat atera du, REE Red Electrica de España enpresari —adminitratzaile bakarra hura delako— argindar sektorea eta goi tentsioko lineak berriz planifikatzeko agintzen diona. Ekainaren 30era arteko epea zeukan. REEk sare hori eraikitzeko erabakia berretsi du plangintza berrian ere, plataformak berriki salatu duenez. Dakigunez, publikoki inolako albisterik atera ez duten arren, proiektua mantendu dute. Orain, Espainiako Gobernuak plangintza berria onartzen duen ala ez zain gaude. Horretarako eperik ez dago, gobernu honek gauza oso dibertigarriak egiten dituelako, guztiak errege-dekretu bidez, eta lege dekretuek ez dute behar tramitazio parlamentariorik. Ministroen Kontseiluak erabakiko du, eta kito. Itxura guztien arabera, REEren nahia aurrera egitea da, eta gobernuak onartu egingo du. Zergatik agindu zaio hasierako plangintza aldatzeko? Proiektua urteko %3 edo [...]
Idiazabalgo Pilarreneako ganbaran Zumitza elkarteko zortzi gaztagileren seina gazta dastatu dituzte gaur eguerdian, Vino Seleccion enpresak erosiko dituen 1.500 etiketa beltzdun gazta onenak aukeratzeko. Enric Canut izan da dastaketa honetan, Vino Seleccion enpresak bidalita, eta horrez gain beste hiru dastatzaile profesional ere izan dira, gaztak puntuatzen: Jose Ramon Agiriano, Patxi Perez eta Monica Castillo. Hauez gain, gaztagileak ere dastaketan parte hartu dute, puntuatu ez arren, puntuatzerakoan kontuan zer hartzen den ikasiz. Aukeratutako gaztekin 1.000 lote egingo dira, eta bakoitzean bi gazta erdi keehetu gabe eta gazta erdi kehetu bat joango dira.
Lazkaon bizi den Alberto Carrascal madrildarrak jaso du aurten Goiekik antolatutako Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketa, enpresen adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritutako proiektu batekin. Sari nagusia, ordea, Goiener kooperatibako Joanes Maizarekin partekatu behar izan du Carrascalek, nahiz eta diru proportzio bera ez jaso. Lehen sariari 4.000 euro eman dizkiote aurten, eta bigarrenari 2.000 euro. Enpresa barruan egindako proiektu berritzaile onenaren saria, berriz, Sinertecnic S.L. enpresarentzat izan da (3.000 euro). Niko Errasti Goiekiko enpresa arloko arduradunak zehaztu duenez, «oso zaila» egin zaio aurten epaimahaiari irabazlea aukeratzea, eta horregatik erabaki dute sari nagusia bitan banatzea. Sariketara aurkeztutako lan kopurua handia izan bada ere –bost proiektu aurkeztu dira bi mailetan–, haien kalitateari egin dio aipamena Errastik. Era berean, sariketa aurrera ateratzeko laguntza eman duten enpresa eta erakundeei eskerrak eman dizkie. Enpresentzako baliagarria Alberto Carrascalek sortutako Daia Intelligent Solutions S.L. enpresaren proiektua eskualdeko beste enpresei zerbitzua emateko jaiotako enpresa bat da, eta zerbitzu hori enpresa adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritzen da. Carrascalen esanetan, software baten garapenean du oinarria proiektuak, eta helburu argi bat du: enpresentzat baliagarriak diren ondorioak atera ahal izatea datuak aztertuz. Joanes Maizak gidatutako Goiener kooperatibaren oinarria energia berriztagarria sortu eta gizartean merkaturatzea da. Bi negoziotan banatutako kooperatiba bat da: [...]
Emaneurrek antolatutako Ordiziako VI. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak gaur arratsaldean jokatuko dira frontoi txikian. B ligako finalean, Garcia-Alvarez de Eulate bikoak Prieto-Zeberioren aurka neurtuko ditu indarrak (19:00), eta A ligakoan...