Enpresen adimen artifiziala lantzen duen proiektu bat saritu du Goiekik
Lazkaon bizi den Alberto Carrascal madrildarrak jaso du aurten Goiekik antolatutako Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketa, enpresen adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritutako proiektu batekin. Sari nagusia, ordea, Goiener kooperatibako Joanes Maizarekin partekatu behar izan du Carrascalek, nahiz eta diru proportzio bera ez jaso. Lehen sariari 4.000 euro eman dizkiote aurten, eta bigarrenari 2.000 euro. Enpresa barruan egindako proiektu berritzaile onenaren saria, berriz, Sinertecnic S.L. enpresarentzat izan da (3.000 euro). Niko Errasti Goiekiko enpresa arloko arduradunak zehaztu duenez, «oso zaila» egin zaio aurten epaimahaiari irabazlea aukeratzea, eta horregatik erabaki dute sari nagusia bitan banatzea. Sariketara aurkeztutako lan kopurua handia izan bada ere –bost proiektu aurkeztu dira bi mailetan–, haien kalitateari egin dio aipamena Errastik. Era berean, sariketa aurrera ateratzeko laguntza eman duten enpresa eta erakundeei eskerrak eman dizkie. Enpresentzako baliagarria Alberto Carrascalek sortutako Daia Intelligent Solutions S.L. enpresaren proiektua eskualdeko beste enpresei zerbitzua emateko jaiotako enpresa bat da, eta zerbitzu hori enpresa adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritzen da. Carrascalen esanetan, software baten garapenean du oinarria proiektuak, eta helburu argi bat du: enpresentzat baliagarriak diren ondorioak atera ahal izatea datuak aztertuz. Joanes Maizak gidatutako Goiener kooperatibaren oinarria energia berriztagarria sortu eta gizartean merkaturatzea da. Bi negoziotan banatutako kooperatiba bat da: [...]
Lazkaon bizi den Alberto Carrascal madrildarrak jaso du aurten Goiekik antolatutako Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketa, enpresen adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritutako proiektu batekin. Sari nagusia, ordea, Goiener kooperatibako Joanes Maizarekin partekatu behar izan du Carrascalek, nahiz eta diru proportzio bera ez jaso. Lehen sariari 4.000 euro eman dizkiote aurten, eta bigarrenari 2.000 euro. Enpresa barruan egindako proiektu berritzaile onenaren saria, berriz, Sinertecnic S.L. enpresarentzat izan da (3.000 euro).
Niko Errasti Goiekiko enpresa arloko arduradunak zehaztu duenez, «oso zaila» egin zaio aurten epaimahaiari irabazlea aukeratzea, eta horregatik erabaki dute sari nagusia bitan banatzea. Sariketara aurkeztutako lan kopurua handia izan bada ere –bost proiektu aurkeztu dira bi mailetan–, haien kalitateari egin dio aipamena Errastik. Era berean, sariketa aurrera ateratzeko laguntza eman duten enpresa eta erakundeei eskerrak eman dizkie.
Enpresentzako baliagarria
Alberto Carrascalek sortutako Daia Intelligent Solutions S.L. enpresaren proiektua eskualdeko beste enpresei zerbitzua emateko jaiotako enpresa bat da, eta zerbitzu hori enpresa adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritzen da. Carrascalen esanetan, software baten garapenean du oinarria proiektuak, eta helburu argi bat du: enpresentzat baliagarriak diren ondorioak atera ahal izatea datuak aztertuz.
Joanes Maizak gidatutako Goiener kooperatibaren oinarria energia berriztagarria sortu eta gizartean merkaturatzea da. Bi negoziotan banatutako kooperatiba bat da: batetik, kontsumo kooperatiba litzateke, irabazi asmorik gabea, bere bazkide erabiltzaileei ziurtagiri berdepean emango diena; eta bestetik, sorkuntza berdeko proiektuak garatzeaz gain, aurrezpenaren eta eraginkortasunaren inguruko energia zerbitzuak eskainiko ditu.
Sinergiak bilatzeko ekimena
Sinertecnic, berriz, hiru enpresen artean sortutako elkarte bat da, eta hiru helburu ditu: tamainaz haztea, ahalmen ekomomiko handiago izatea, eta batura horren ondorioz sinergiak bilatzea nazioarteko merkatuetan. Sinertecnicek ingeniaritza sail bat sortu du etxe barruan lehen urrats komertzialak eman ahal izateko.