Nazioen Mundua ekimenak ekoitzi eta Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala emango dute gaur gauean Ordizian, txosna gunean, 21:30ean. Santa Ana jaiei begira txosnek eta gaztetxeak antolatu duten egitarauaren barruko ekitaldia izango da, gaur ...
Beasaingo EAJ eta Hamaikabat alderdietako ordezkariek «harridura» agertu dute, udal gobernu taldeak azken osoko bilkuran hartutako hainbat erabakiren aurrean. Horren aurrean, beraien iritzia emateko agerraldia egin zuten, joan den ostegunean. Gizarte hezitzaileen lan hitzarmena, enplegua bultzatzeko proposamenak eta Olarango etxebizitzen afera izan zituzten hizpide. Joxi Intxausti H1!-eko zinegotziak azaldu zuenez, bi alderdiok kezkatuta daude Beasainen «familia interbentzioko eta kale hezitzaileen hezkuntza ereduaren jarraipenaren inguruan». Izan ere, bi programa horien jarraipena «kinka larrian» dagoela uste dute, batez ere, «Bilduko ordezkariek programa horiek aurrera eramaten dituzten elkarteari jarri dizkien traba administratiboak» direla eta. Bi alderdiek azaldutakoaren arabera, «bi programa horiek kudeatzen dituen elkarteak, kontratuan azaltzen zen kopurua aldatzeko eskaera luzatu zion udalari, euren langileei gizarteko parte-hartzearen lan hitzarmen probintziala ezarri ahal izateko». Bilduren udal gobernu taldeak, ordea, «eskaerari uko egin zion, txosten tekniko batean oinarrituz, kontratuaren aldaketa ematen zela eta lehiaketa publikora atera behar litzatekeela esanez». Egoera horren aurrean, EAJk eta H1!-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabili duen formula bera erabiltzeko eskatu diote udalari, «horrela langileen eskakizunei erantzunez». Beasaingo Bilduk kontrako jarrera erakutsi duela ikusita, «txundituta» gelditu dira bi alderdiok. «Beasaingo udalak onartutako neurriak ezbaian jartzen du hezkuntza proiektu honen jarraipena; halaber, programa hauek kudeatzen dituzten langileen lan eskubideak ez ditu kontuan hartzen». Hori guztia ikusita, Bilduk «euren politika estrategia [...]
Julio Astudillo Gipuzkoako legebiltzarreko batzarkide sozialista Zumarragan izan da. Aldundiaren urtebeteko jardueraren balorazioa egin du: “Gipuzkoa geldituta dago”
Julio Astudillo Gipuzkoako legebiltzarreko batzarkide sozialista Zumarragan izan da. Aldundiaren urtebeteko jardueraren balorazioa egin du: “Gipuzkoa geldituta dago”
Lazkaoko pala txapelketa herrikoia, Joxe Mari Kerejeta zenaren omenez jokatu den bederatzigarrena, Tolosaldeko palariek irabazi dute. Zabala-Nazabal nagusitu ziren herenegun eguerdian plazako pilotalekuan jokatutako finalean, Andonegi-Aierdi lazkaotarrei 30 eta 22 irabazita. Gazteluko aurrelariak eta Elduaingo atzelariak bigarren aldiz jantzi dute Lazkaoko txapela, parte hartu duten bigarren aldian, hain justu. Goren mailako jokoa egin zuten lau finalistek. Kerejetaren omenekoa uztailean zehar jokatu da, bederatzi bikoteren artean. Ligaxka eran aurrena, hiru multzotan sailkatutako lau biko onenek asteburuan zituzten jardunaldi erabakigarriak. Larunbat goizean jokatu zituzten finalaurrekoak. Zabala-Nazabalek Etxeberria eta Garrido menderatu zituzten azken aurreko koskan, 30 eta 15. Beste adarrean, Andonegi-Aierdik markagailu estuxeagoa izan zuten; Berasategi eta Goiburu ordiziarren aurka 30 eta 26 irabazi zuten. Final orekatua, erdira arte Larunbatean bezalaxe, igandean ere goi mailako bi neurketa izan ziren. Aurrena 3. eta 4. postuak ebaztekoa jokatu zuten. Goiburu-Berasategik 30 eta 17 irabazi zieten Garrido-Etxeberriari. Final handiak aise bete zituen aurreikuspenak, joko mailari dagokionez. Erdi lanetara arte oso orekatua joan zen tanteoa. Gerriko urdinarekin jokatu zuten lazkaotarrek, eta lehen zatian aurretik ere jarri ziren (7-10). Azkeneko berdinketa 13nakoa izan zen. Han hautsi zuten Tolosaldekoek berdintasuna, 22 eta 13raino zuzenean joan eta partida bideratzeko. Andonegi-Aierdik pultsuari eutsi zioten, baina aldea sei tanto baino gutxiagora inoiz [...]
Migel Irizar (Ormaiztegi, 1934) urte luzetan gotzain izan da Perun. Duela gutxi hartu du erretiroa, eta maiatzean Euskal Herrira etorri zen. Dena den, Amerikara itzultzeko asmoa du. Noiztik datorkizu bokazioa? Mutil koxkorra nintzela, parrokian akolito izan nintzen. Apaizaren lana gustatzen zitzaidan. Gainera, nire osaba pasiotarra zen, Gabiriako eskola hementxe genuen… Hara joan nintzen, 11 urterekin. Nobiziatua Araban egin nuen, Angoston. Filosofia eta Teologia, berriz, Urretxun ikasi nituen. Oso gazte nintzela ordenatu nintzen, 23 urte bete gabe, Arantzazun. Erroman Gizarte Zientziak ikasi nituen eta hemen geldituko nintzela uste nuen, irakaslea izango nintzela, baina Liman nire beharra zutela esan zidaten. 25 urte nituen joan nintzenean. Espero zenuena aurkitu al zenuen? Pasiotarrak oihanera joaten ginen, misioetara, baina ni Liman utzi ninduten. Hango Unibertsitate Katolikoko irakaslea izan nintzen. Ondoren, Bilbora bidali ninduten, pasiotarren kurian aholkulari lana egitera. Hiru urtera Perura itzuli nintzen. Oihanean egon nintzen, eta ondoren gotzain izendatu ninduten. Nolakoa izan zen oihaneko esperientzia? Oso berezia. Peruko inguru aberatsenetik pobreenera pasatu nintzen. Ez zegoen argindarrik eta telefono bakarra zegoen. 17 urte eman nituen abenturazko turismoa egiten. Han ez dago jakiterik egunak zer ekarriko duen: bero handia egiten du, eta bizitza gogor samarra da. Ibaia besterik ez dago. Ibaia da hango autopista. Libre ginen gehien [...]
San Gregorio 37. zenbakiko etxea botako dute eta bizilagunak birkokatzeko 12 etxe egingo dituzte
Legazpiko Birziklatzearen Aldeko eta Atez Atekoaren Aurkako Herri Plataformak amaitu du, herrian zaborra biltzeko atez ateko sistema jartzearen aurkako sinadura bilketa. 3.683 sinadura bildu dituzte guztira, eta plataformako kideek kanpainaren gaineko balorazio guztiz positiboa egin dute. Legazpiko kultur etxean egin zuten agerraldia plataformako kideek pasa den ostiralean. Koldobike Olabidek hitz egin zuen, lehenengo plataformaren izenean. Hasteko, Legazpiko herria zoriondu zuen, «kanpainak izandako arrakastagatik. Hau izugarrizkoa izan da, kanpaina hasi genuenean ez genuen horrelako emaitzak aterako genituenik uste», esan zuen. Kanpainaren arrakasta arrazoitzeko, zenbait datu eman zituen, ondoren. Legazpiko errolda 7.074 pertsonek osatzen dutela gogorarazi zuen. Hortaz, jasotako 3.683 sinadurak, botoa eman dezaketen legazpiarren «%52» suposatzen duela ondorioztatu zuen. Iazko maiatzeko hauteskundeetako zenbakiei erreparatu zien gero. Esan zuenez, «4.652 legazpiarrek» hartu zuten parte hauteskundeetan. Horietatik «2.002 boto izan ziren Bildurentzat», zehaztu zuen. Kanpaina honen bitartez, «guk, Bilduk hauteskundeetan jaso zuen boto kopurua 1.681 sinadura gehiagorekin gainditu dugu», gehitu zuen. Udal gobernuaren zain Sinadura bilketa oraindik amaitu gabe zegoela, pasa den uztailaren 2an herri plataforma, udal gobernuko zenbait kiderekin bildu zela esan zuen Mari Jose Cantero plataformako kideak. Bilera hartan, «legazpiarren nahia zein zen» jakinaraztearekin batera «atez ateko sistemaren inplementazioa bertan behera uzteko, eta bosgarren edukiontzia jartzeko» eskatu zioten udal gobernuari, besteak [...]
Larunbatetik iganderako gauean edukiontzi marroi bat bota dute Urola errekara, zabor poltsak atera, ibaiertzeko belardian utzi eta edukiontzia soilik bota dute
Ordiziako festetako lehen txanpa igaro da. Bigarrena eta nagusia falta da oraindik, baina lehen egunek ere irudi ederrak utzi dituzte.
Gorka Izagirrek 39. postuan amaitu du Frantziako Tourra. Bosgarren eta hirugarren postu bana lortu ditu ormaiztegiarrak Frantziako lasterketan. Pirinioetako igoeran lortu zuen hirugarren postuan, 16. etapan. Egun horietan, gainera, mendietako maldak e...
Maizpide euskaltegiaren bilakaerari estu lotuta dago Marian Bidegain gabiriarraren (Mutiloa, 1959) ibilbidea. Aurretik, Goierriko Euskal Eskola aitzindarian ibili zen, euskara eskolak ematen, 1978az geroztik. Eraikin berrian barnetegia sortu zutenetik, 1988tik, zuzendaritzako hiru kideetako bat izan zen —idazkari akademiko—, lehen hiru zuzendariekin: Dionisio Amundarain, Pello Joxe Aranburu eta Lurdes Amundarain. 1997an ardura gorena hartu zuen, zuzendariarena. Abuztu azkenean utziko du kargua, 15 urte eta gero. Zuzendaritza uzteko erabakia hartu duzu. Arrazoirik bada? Errelebo beharra. Pertsonak sentitzen duena. Nekatu? Ez dakit. Erabat nekatzerako utzi nahi izan dut. Ondorengoa izendatu duzue. Bai, Jon Urdangarin izango da zuzendari, irailetik. Orain ari gara gauza batzuk egiten, eta gero ere, lehenengo hilabeteetan-edo, beharko da nire laguntza. Baina, hemen egongo naizenez, ez da arazoa izango. Garbi utziko dugu, badaezpada, ez zoazela erretiroa hartzera. Ez, ez, ez. Oraindik urte batzuk baditut. Maizpiden jarraituko dut, irakasle. Soldadu arrunt. Beraz, berriz ere hasierara… Bai, hori da. Beno, nik erabat-erabat ez diot utzi klaseak emateari. Nahi baino gutxiago ematen ditut orain, baina denbora guztian klaseak ematen aritu naiz. Adibidez, azkeneko bi urteotan Ampon eman ditut klaseak, goizean zortzietatik bederatzietara, astean bi egunetan. Ordutegia banatzen hasi eta osatzeko orduak falta baldin baziren, bada, gustura. Kontaktu hori estimatu duzu? Bai, bai. Ikasleekin harremana [...]