Cuadra autobus enpresa arabarrak kudeatuko du herri barruko autobusa
Beste zenbait gairen artean, hiri barruko autobus zerbitzua Cuadra autobusak enpresa arabarrari esleitzea onartu zuen udalbatzak Bilduren aldeko botoekin, atzo egin zuten osoko bilkuran. Goierri Bus eta Leintz Garraioak enpresak ere aurkeztu ziren lehi...
Beste zenbait gairen artean, hiri barruko autobus zerbitzua Cuadra autobusak enpresa arabarrari esleitzea onartu zuen udalbatzak Bilduren aldeko botoekin, atzo egin zuten osoko bilkuran. Goierri Bus eta Leintz Garraioak enpresak ere aurkeztu ziren lehiaketara, baina arabarrak izan ziren, eskainitako zerbitzuengatik puntuazio gehien jaso zutenak. Udal gobernuak esan zuenez, irailaren hirugarren asterako martxan izango da zerbitzu berria.
EAJk kontra bozkatu zuen. Jabier Iraetaren arabera, zerbitzuak «gastu ekonomiko handia» suposatuko dio udalari, eta hau ez da «unerik egokiena». PSE-EE alderdia abstenitu egin zen. Roberto Alonsok hartu zuen hitza, eta EAJren bat etorri zen egoera ekonomikoa «ez dela onena» esaterakoan. Bestalde zerbitzua martxan jartzeko «azkarregi» zela iritzi zion. H1! ere abstenitu egin zen.