Herriko hiru gunetan espaloiak berrituko ditu udalak irailetik aurrera
Beasaingo Udalak herriko hiru gunetan espaloiak berritzeko kontratua onartu du. Construcciones Morga enpresa bizkaitarrak egingo ditu zaharberritze lan horiek eta 92.000 euroko aurrekontua izango dute. Pasa den ostiralean egindako gobernu batzarrean on...
Beasaingo Udalak herriko hiru gunetan espaloiak berritzeko kontratua onartu du. Construcciones Morga enpresa bizkaitarrak egingo ditu zaharberritze lan horiek eta 92.000 euroko aurrekontua izango dute.
Pasa den ostiralean egindako gobernu batzarrean onartu zuten adjudikazioa. Guztira 32 enpresek aurkeztu dituzte beraien eskaintzak. Lizitazioko prezioa 192.000 eurokoa zen hasiera batean, baina eskaintza horietako asko, kopuru horren azpitik zeuden. Denetan merkeena, Morga eraikuntza enpresarena izan da. Bilduren aldeko botoekin eta EAJ eta H1! alderdien abstentzioarekin onartu zen adjudikazioa.
Espaloiak konpontzeko proiektua 2011tik badator ere, ia urtebete luzatu da lanen hasiera. Behin adjudikatuta, ordea, urte bukaera baino lehen hasiko dituzte lanak, hiru gune nagusitan. Batetik, Foru kalean, Zapatari eta Zelaeta kaleek bat egiten duten tokian. Bestetik, Nabarro Larreategin, Barandiaran parkearen eta Indarreko etxeen arteko zatian. Azken zatia, Martina Maiz eta Igartetxe kaleena eta La Salle ikastetxe parekoa izango da.