Tradizioa nagusi Santa Ana Egunean
Bezperako parranda handiaren eta zaindariaren eguna goizetik bizi nahi izaten dutenen uztarketa izaten da Santa Ana eguna. Asko izan dira gaur goiz-eguerdi partean Ordiziako kaleetan zebiltzan mozorrotuak, herriari biharamun kolorea ematen ziotenak. Goizaldeko danborrada bukatu eta berehala, tradiziozko kalejira egin dute 08:30ean Irungo musika bandako kideek. Haiena amaituta, Meza Nagusi jendetsua egiten da Jasokundearen elizan, eta baita tradizioko prozesioa Alde Zaharreko kaleetan barrena. Behin hori amaituta, agintarien soka-dantzaren txanda iritsi da. Aurten sei hautetsik soilik egiten dute dantza herritarren aurrean. Nahiko une larria izaten da batentzat baino gehiagorentzat, baina behin bukatutakoan sentitzen den patxadak ere badu bere balio. Irungo musika bandak ordubeteko kontzertuarekin bukatu dira Ordizian eguerdian iragarritako ekitaldiak. Arratsaldean segida Eskuz binakako profesionalen pilota partiden jaialdia da arratsaldeko arreta gunean. 18:00etan hasiko da jaialdia. Ordu berean, Lagunak txaranga hasiko da kaleak alaitzen, eta 19:00etatik 21:00etara haur dantzaldia egingo du Egan taldeak. Gauean ere Eganek jarriko du giroa Plaza Nagusian. Bihar bukatuko dira Santa Ana jaiak. Santanazaleek ohiko esku dantza egingo dute 12:00etan, eta 13:00ean, berriz, Kuadrillen Eguna hasiera emateko txupinazoa botako dute.
Bezperako parranda handiaren eta zaindariaren eguna goizetik bizi nahi izaten dutenen uztarketa izaten da Santa Ana eguna. Asko izan dira gaur goiz-eguerdi partean Ordiziako kaleetan zebiltzan mozorrotuak, herriari biharamun kolorea ematen ziotenak. Goizaldeko danborrada bukatu eta berehala, tradiziozko kalejira egin dute 08:30ean Irungo musika bandako kideek. Haiena amaituta, Meza Nagusi jendetsua egiten da Jasokundearen elizan, eta baita tradizioko prozesioa Alde Zaharreko kaleetan barrena.
Behin hori amaituta, agintarien soka-dantzaren txanda iritsi da. Aurten sei hautetsik soilik egiten dute dantza herritarren aurrean. Nahiko une larria izaten da batentzat baino gehiagorentzat, baina behin bukatutakoan sentitzen den patxadak ere badu bere balio. Irungo musika bandak ordubeteko kontzertuarekin bukatu dira Ordizian eguerdian iragarritako ekitaldiak.
Arratsaldean segida
Eskuz binakako profesionalen pilota partiden jaialdia da arratsaldeko arreta gunean. 18:00etan hasiko da jaialdia. Ordu berean, Lagunak txaranga hasiko da kaleak alaitzen, eta 19:00etatik 21:00etara haur dantzaldia egingo du Egan taldeak. Gauean ere Eganek jarriko du giroa Plaza Nagusian.
Bihar bukatuko dira Santa Ana jaiak. Santanazaleek ohiko esku dantza egingo dute 12:00etan, eta 13:00ean, berriz, Kuadrillen Eguna hasiera emateko txupinazoa botako dute.