V. Sasi pilotari txapelketa jokatuko dute Gabirian festen atarian
Duela lau bat urtetatik, Gabiriako jaiak hasi aurreko egunean festa egiten hasi zen gazte talde bat, eta aurten jada egun hau egitarauan sartu dute. Hala, abuzutaren 13an, arratsalde partean, V. Sasi Pilotari finala jokatuko dute. Txapelketa honetan ed...
Duela lau bat urtetatik, Gabiriako jaiak hasi aurreko egunean festa egiten hasi zen gazte talde bat, eta aurten jada egun hau egitarauan sartu dute. Hala, abuzutaren 13an, arratsalde partean, V. Sasi Pilotari finala jokatuko dute.
Txapelketa honetan edonork har dezake parte, eta dagoeneko 14 bikote, apuntatu dira. Laster hasiko dira kanporaketak egiten.
Egun horretan afaria ere egingo dute gazteek, eta bertara joan nahi dutenek ahalik eta azkarren eman beharko dute izena Osinalde Kutur Elkartean edota Ostatuan.













