Goiberriren 25. zenbakia kalean
Oporretako atsedenaldiaren ondoren, Goiberriren 25. zenbakia kalean da dagoeneko. Legazpiko Artzain egunak eta Ordiziako Euskal Jaiak tarte zabala hartu dute. Ekitaldien egitarauak jasotzearekin batera, Ordiziako Gazta lehiaketarekin eta Goierrirekin lotura zuzena duen Juan Mari Arzak sukaldaria, eta Joseba Intsausti artzain ordiziarra eta Juan Jose Aranguren artzain legazpiarra elkarrizketatu ditugu. Josu Marotoren marrazkia ere, Legazpiko Artzain Egunarekin lotuta dago.
Iritziaren tartean, Dionisio Amundarain, Gorka Azkarate eta Nerea Elustondoren iritziak irakur daitezke. Gazteen atalean, Joanes Etxaide zegamarraren zaletasunak ezagutu ditugu. Munduan zehar dabiltzan goierritarren tartean, Londresen bizi diren Anaitz Goia segurarraren. eta Marta Gimenez ordiziarraren elkarrizketa irakur daiteke.