Bederatzi garagardo eskainiko dituzte Lazkaoko festan
Lazkaon ostegunetik igandera egingo da garagardo festa, ‘Berria’ egunkariaren alde. 18:00etan zabalduko dute, eta gauerdira arte egongo da irekita; ostiralean eta larunbatean, beranduagora arte ere bai. Plazan gaur altxatu dute karpa. Edari...
Lazkaon ostegunetik igandera egingo da garagardo festa, ‘Berria’ egunkariaren alde. 18:00etan zabalduko dute, eta gauerdira arte egongo da irekita; ostiralean eta larunbatean, beranduagora arte ere bai. Plazan gaur altxatu dute karpa. Edariak han salduko dituzte, eta afaldu plazako pilotalekuan egin ahalko da.
Bederatzi garagardo mota edateko aukera jarriko dute Gerriko kultur elkarteko antolatzaileek: irlandarrak bi, belgikarrak bi, ingeles bat, hiru alemaniar, eta herbeherear bat (alkoholik gabea).
Iluntzeko zortziak aldera afariak emango dituzte: txonkoa edo ukondoa, saltxitxak, solomoa ogitartean eta Errotaundiko ijito-besoa.
Janaria platerka, ala menu osoa hartuta eros liteke. Bi lagunentzat menuak (txonkoa patata purearekin, bi saltxitxa eta bi postre) 25 euro balio du, eta pitxar garagardo ere sartzen dira prezioan.