D’ Elikatuz zentroak ordutegi berria izango du irailaren 15etik aurrera
Ordizian dagoen D’Elikatuz Interpretazio Zentroak ordutegi berria izango du irailaren 15etik aurrera. Uztailean, abuztuan, Aste Santuan, Gabonetan, zubietan eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara irekiko dituzte ateak...
Ordizian dagoen D’Elikatuz Interpretazio Zentroak ordutegi berria izango du irailaren 15etik aurrera. Uztailean, abuztuan, Aste Santuan, Gabonetan, zubietan eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara irekiko dituzte ateak. Data horietako asteburuetan 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Denboraldi baxuan edo urteko gainontzeko hilabeteetan eta egunetan ere ordutegi hau mantenduko dute, 9:00etatik 13:00etara, alegia. Denboraldi baxuko asteburuetan 10:00etatik 14:00etarako ordutegia izango dute.
D’Eelikatuz zentroa
D´elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentroa 2005eko martxoan ireki zuten Ordizian. Dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa da. Dastamenaren arloan, lurrak ematen dituen elikagaien zaporeak eta formak ematen dituzte ezagutzera; osasunaren arloan, berriz, elikagaien, dieta orekatsuen edota elikadura-arazoen berri ematen dute.