Maider Veliz artista ordiziarraren lanak ikusgai daude Aterpen
Oporretatik bueltan, Beasaingo Aterpe taberna berriz hasi da arte erakusketak antolatzen. Maider Veliz artista ordiziarrak zabaldu du ikasturte berria. Bere margolanak, hilaren 28ra arte egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera (12:00-22:00) eta asteburuetan (12:00-15:00 eta 19:00-22:00). Maider Velizek 21 urte ditu, eta umetatik gustatzen zaio pintatzea. Aurten egin du jendaurreko aurreneko erakusketa, bere jaioterriko Altarte elkartean. Batxilergo artiskoa egin zuen aurrena, eta egun, Arte Ederrak ikasten ari da Leioan (Bizkaia). Lehoiaren ilea Velizek azaldu duenez, erakusketa honetan «lehoiaren ileak duen textura» irudikatu nahi izan du, marrazkien, pinturaren eta argazkien bidez. Velizek dionez, «denbora asko daramat animalia horri jarraipena egiten, obsesio bat bailitzan, eta konturatu nintzen gehien interesatzen zitzaidana, bere ilea eta haren textura zirela». Behin eta berriz margotzen saiatu zen, azkenean detaile maila egokia lortu zuen arte. Gero zirriborro haiek kartulinara eta oihaletara pasa zituen, teknika ezberdinak erabiliz, koadro mota ezberdinak egiteko. Era berean, argazkiekin ere jokatu du Velizek. «Argazkiekin experimentuak egin ditut; bakarra egin dut koloretan, eta zuri-beltzean jokatu dut gehien». Argazki analogikoa erabili du horretarako, pelikula margoekin nahastuz.
Oporretatik bueltan, Beasaingo Aterpe taberna berriz hasi da arte erakusketak antolatzen. Maider Veliz artista ordiziarrak zabaldu du ikasturte berria. Bere margolanak, hilaren 28ra arte egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera (12:00-22:00) eta asteburuetan (12:00-15:00 eta 19:00-22:00).
Maider Velizek 21 urte ditu, eta umetatik gustatzen zaio pintatzea. Aurten egin du jendaurreko aurreneko erakusketa, bere jaioterriko Altarte elkartean. Batxilergo artiskoa egin zuen aurrena, eta egun, Arte Ederrak ikasten ari da Leioan (Bizkaia).
Lehoiaren ilea
Velizek azaldu duenez, erakusketa honetan «lehoiaren ileak duen textura» irudikatu nahi izan du, marrazkien, pinturaren eta argazkien bidez. Velizek dionez, «denbora asko daramat animalia horri jarraipena egiten, obsesio bat bailitzan, eta konturatu nintzen gehien interesatzen zitzaidana, bere ilea eta haren textura zirela». Behin eta berriz margotzen saiatu zen, azkenean detaile maila egokia lortu zuen arte.
Gero zirriborro haiek kartulinara eta oihaletara pasa zituen, teknika ezberdinak erabiliz, koadro mota ezberdinak egiteko. Era berean, argazkiekin ere jokatu du Velizek. «Argazkiekin experimentuak egin ditut; bakarra egin dut koloretan, eta zuri-beltzean jokatu dut gehien». Argazki analogikoa erabili du horretarako, pelikula margoekin nahastuz.