Mujika aske uzteko eskatuz mozioa onartu du Ataungo Udalak
Ataungo Udalak Juan Mari Mujika Dorronsoro ataundarra «berehala» askatzeko eskaera egin du. Aurreko ostegunean udalbatzak mozioa onartu zuen, hain justu presoa —uztailaren 4an atxilotu zuten, Zuberoan— Frantziak Espainiaren esku utzi zuen arrats...
Ataungo Udalak Juan Mari Mujika Dorronsoro ataundarra «berehala» askatzeko eskaera egin du. Aurreko ostegunean udalbatzak mozioa onartu zuen, hain justu presoa —uztailaren 4an atxilotu zuten, Zuberoan— Frantziak Espainiaren esku utzi zuen arratsalde berean. Paueko Auzitegiak uztailaren 16an onartu zuen Espainiako Justiziak haren aurka bidali zuen euroagindua, ETAren logistikan eta arma banaketan aritu izana leporatuta.
• Mujika ataundarra Espainiaratzeko agindua
• Mujika aska dezatela eskatu dute
• Mujika espetxeratu egin dute
• Juan Mari Mujika ataundarra atxilo hartu du Oloruen Frantziako Poliziak
Udalaren mozioan, «inora ez daramaten sufrimendu gehigarriak» alde batera uzteko eskatzen zaie bi estatuetako gobernuei, «aro politiko berriak eskatzen duen maila eta erantzukizunarekin jokatzen has daitezen».
Egoera politiko berrian, «ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubide guztien alde urratsa egiteko deia» egin du Ataungo Udalak, eta horretarako elkarrizketa jo du giltzarri. ETAk urriaren 20anb jarduera armatua behin betiko bukatu zuela gogorarazi du udalak, eta Espainiako Gobernuak, Euskal Herrian irekitako aro politiko berria «existituko ez balitz bezala temati» jokatzen duela gaineratu du, «errealitateari bizkarra» emanez.
Gernikako Akordioko ildoak mahairatu, eta «atxiloketa politikoekin eta bestelako salbuespenezko araudi eta politikekin» jarraitzea «guztiz ulertezina» da. «Horrez gain, konponbideen aldeko gehiengoaren norabidearen kontra kokatzen da jarrera hori», esan du udalak.