90 txirrindularik hartu dute Zegamako BTT proban
Arratsaldeko 16:00etan, infantilen lasterketarekin hasi da Zegamako III. Mendi Bizikleta Txapelketa. Euskadiko BTT Openeko azken proba izan da berau.Zegamako inguruan osatutako ibilbidean, 90 bat txirrindulari elkartu dira. Antolatzaileak pozik geratu dira arratsaldeak eman duenarekin, mendi aldeko zirkuituan jende dezente elkartu baita. Euskadiko Opena irabazi dutenak, gizonezkoetan, Alexander Ordoñona, emakumezkoetan Estibaliz Garcia izan dira.
Mailaz maila, ondorengoak izango dira lehenengo hiru postuetan helmugaratu direnak.
- Infantilak: David Casajus, Mikel Josu Iribarren eta Paulo Etxaniz.
- Jubenilak: Mathias Rekalde, Mikel Ochoa eta Ander Ibarguren.
- Kadeteak: Jabier Sein, Iñigo Astarriaga eta Josu Diaz.
- 23 urtez azpikoetan: Karlos Gomez, Asier Juanbel eta Alex Aranburu.
- Elitea, gizonezkoak: Aitor Hernandez, Ekleyson Marques eta Iker Arruabarrena.
- Elitea, emakumezkoa: Estibalez Garcia (neska bakarra atera da).