Futbolaren festa Beasainen
Gaur ere futbola izango da nagusi Beasaingo Loinazko San Martin plazan. 400 neska-mutil 3×3 futbol partidak jokatzen ari dira.Helduak, berriz, futbolin txapelketak ari dira jokatzen. Arratsaldeko 17:30ean, Beasain,Ordizia eta Lazkaoko jokalari ohien 3×3 futbol partidak izango dira. Futbolaren festarekin,Beasain Kirol Elkarteak, Beasain futbol taldea gizarteratu nahi dute, herritarren artean zaletasuna sortzeko.
Futbolaz gain, antolatu dute beste ekintzarik. Gauean, 21:00etan, Zuhaitz Gurrutxaga Beasaingo jokalariaren eta musikariaren kontzertua izango da, plazan bertan.