Jokin Leundaren oroitarria puskatu dute, Agortan
Jokin Leunda zenaren omenez Agortan (Beasain) dagoen oroitarria puskatu dute. Usurberen magalean dago kokatua beasaindarraren aldeko eskultura. Leunda 1991ko abuztuaren 17an hil zuen Guardia Zibilak, Donostiako Morlans auzoan. Ustez ETAko Donostia komandoa osatzen zuten beste bi ere etxebizitzan bertan hil zituzten, Patxi Itziar eta Iñaki Ormaetxea.