Gaur aurkeztu dute Ordiziako Gazte Asanbladak eta Udalak gaztetxe berria izango dena: Milagrosa eskola ohia. Gaztetxe zaharra itxi, eta gogoeta prozesu baten ondoren hartutako erabakia da, lehenago bizilagunekin eta zahar egoitzako kideekin kontrastatu dutena. Uztailean itxi zuten Filipineta kaleko gaztetxea, eraikinaren egoera txarra zela medio. Ikerketa batzuk egin zituzten arren, ordurako gazteek erabakia hartuta zuten, eta gaztetxearen erabilera mugatuta zuten, arrisku egoerak ekidin asmoz. Ikerketaren emaitzak eskuan izanda, gaztetxe osoa hustu zuten, erabiltzaileentzako arriskutsua izan zitekeelako. Prozesuan “arduraz” jokatu dutela nabarmendu du gaur Igor Eguren Ordiziako alkateak. Egurenek azaldu duenez, «badakigu eraikina zaharkitua dagoela, baina hori ere bada Gazte Asanbladak eta Udalak abiatu dugun elkarlanaren funtsetako bat; hilzorian dagoen espazioari bizia ematea». Abiatu duten bide horretan «sinesten» dutela azaldu du Egurenek eta gazteei, aurrerantzean ere «bidelagun» izango dituztela hitz eman die. Esan duenez, «udalari ezinbestekoa iruditzen zaio Ordiziako gazteriak espazio propiok izatea, eta zentzu horretan, gaztetxea gazteentzako alternatibak sortzeko eta garatzeko espazioa dela ulertzen dugu. Gazte Asanbladak Ordiziako dinamizazioan egiten duen lana geure egiten dugu, eta ahalegin horretan jarraitzeko eskaera egiten diogu». Gazteek, euren aldetik, beraien ametsa «betiko gaztetxea mantentzea» dela adierazi dute, eta hori dela eta, Filipinar kaleko eraikina bertan mantentzeko eskatu dute, asanblada aukera desberdinak aztertzen ari delako. [...]
Zizur Txikian (Nafarroa) hilaren 14an ospatu zen Nafarroa Oinez jaialdiari laguntzeko —euriagatik espero baino jende gutxiago joan zen— diru ekarpena biltzeko ekimena antolatu dute, gaurko, Legorretan. Eratze bidean den Pikuozaleok elkarteak sustat...
Durangoko (Bizkaia) David Garcia Gil korrikalariak irabazi zuen, igandean, Ataungo 32. Hiru Auzoetako Korrikaldia, 59:48 minutuko denborarekin. Probaren denbora-errekorra ez zuen hobetu —56:12an segitzen du—. Garcia Gilen ondoren, Angel Vazquez laz...
Zumarragako hamabost ostalarik parte hartuko dute etziko eta larunbateko pintxo lehiaketan
Legorretako tabernetan pintxo-poteak ohi baino merkeago hartzeko modua izango dute, gaurtik aurrera. Goierriko beste herri batzuen horren errotik sartu den ohitura gaur hasiko da Legorretan ere. Asteazkenero egingo dute hasieran, eta gerora hilean behin burutzea da asmoa. Ordutegia 19:00etatik 21:00eara da. Bezeroak tabernan edaria ordaindu behar du, eta pintxo-poteen garaian mokadutxo bat doan jateko aukera izango du.
Afrikako Namibiar errepublikako bost ordezkari Gipuzkoa bisitatzen ari dira egunotan, Foru Aldundiarekin sinatutako kanpo harremanetarako hitzarmen baten baitan. Bisitaldi horren barruan, Goierri ezagutzeko aprobetxatu dute gaur goiza. Beasaingo ...
Lapke elkarteko pilotariek gaur arratsean dute asteburu luzeko lehenbiziko pilota partida sorta, Lazkaon bertan. Plazako pilotalekuan, 19:00etan hasiko dira neurketak, alebin eta infantil mailetakoak. Bihar Lizarran eta Zizurkilen ariko dira, ostiralea...
Zumarragako hamabost ostalarik parte hartuko dute etziko eta larunbateko pintxo lehiaketan
Arcelor Mittal altzairu egile enpresako langileek elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean, Olaberriko fabrikan. Enpresa itunaren negoziazioaren erdian, zuzendaritzak soldatak jaisteko asmoa duela jakinarazi die. Hilabeteko epean bigarren jaitsiera ohartarazpena da. Murrizketa asmoen lehenbiziko salaketa irailaren 20an egin zuten Olaberriko Arcelorreko langileek. Orduan, soldaten kostua %25 murrizteko proposamena aurkeztu zion zuzendaritzak Enpresa Batzordeari, irabazien kopuruak nahikoak ez direla argudiatuta. «Onartu ezean lan erreforma aplikatuko zuela mehatxu egin zigun», azaldu du Arcelor Mittaleko LABeko ordezkari batek. Erreformaren neurriak indarrean jartzeko dokumentaziorik «oraingoz» ez dietela aurkeztu ere gaineratu du. Lan erreforma ezartzeko «mehatxua» handik hamar-bat egunera kendu zuen enpresak, ordezkari sindikalen arabera. Baina hurrengo bileran soldaten kostua jaisteko asmoa mahaiaren gainera atera zuen berriz. «Murrizketa aregoatu egin digute, eta %34ra handitu dute, dena negozia daitekeela esanez». Asteleheneko elkarretaratzean «160 bat langile» bildu ziren, instalazioen barruan, txanda aldaketa garaian, 13:00etatik 14:30era. Enpresa Batzordeak —afiliatuko gabeko 6 kide, LABeko 4 eta CCOOko 3 ditu— ezohiko batzarra egin du, eta eskakizun bakarra igorri dio zuzendaritzari: «Egungo akordio globalaren iraupena errespetatuz, eraispen klausulan berehala atzera egingo duela idatziz azaltzea». Baldintza hori betetakoan negoziatzeko prest dagoela azaldu du, «plataforma bateratu bat» aurkeztuta. IRITZI ARTIKULUA “Elkartasuna Arcelor Mittaleko langileekin” Ibon Artola (Euskal Herria Sozialistako kidea) Arcelor Mittal-en helburua [...]
Azaroaren 10ean ospatuko dute Ordizian Sustraiez Blai jaialdia. Aurten Palocortao, Samba Dzanga eta 12 Tribu taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Palocortao Los delincuentes eta El Raton taldeetako kideek osatzen dute eta flamenko-rocka da euren est...
Ordiziako mendizaleek Aralarko Egunaren baitako mendi martxan parte hartuko dute igandean. Abaltzisketako mendi elkarteak antolatu duen ekintza da. 8:30ean Larraitzetik abiatuko dira eta Alotzara eta Igaratzara joko dute. Hamaiketako bat eskainiko dute...
Hilabeteko lehen ostegunarekin bat eginez, Kimetz emakumeen elkarteak elkarretaratzea deitu du biharko Ordizian. Elkartetik adierazi dutenez, “isilik egoteak gaizkide egiten gaitu”, eta euren ustetan, emakumeenganako indarkeriarekin amaitz...
Legazpiko CIE Automotive enpresak lana erregulatzeko espedientea ezarri die enpresako langile guztiei. Neurri honek, azken batean, 244 langileri eragingo die orotara. Enpresa batzordeak ez du begi onez ikusi erabakia, eta Xabier Olaizola Goierriko ELA sindikatuko metaleko arduradunak esan duenez «neurri legalak hartuko ditugu, eta enpresari salaketa jarriko diogu epaitegian». Olaizolak esandakoaren arabera, enpresak pasa den urriaren 5ean jakinarazi zien langileei lana erregulatzeko espedientea ezartzeko asmoa. Lan erreforma dela eta, hamabost eguneko epea izan du enpresak erabakia arrazoitzeko. ELAtik salatu dutenez, «ez gaude ados enpresak espedientea ezartzeko eman dituen arrazoiekin». Arrazoi ekonomikoetan eta produktiboetan oinarritu du CIE Automotivek bere erabakia. Datozen hilabeteetan lan kargak eta diru sarrerak behera egingo dutela aurreikusi du enpresak. Bellotan ere bai Sindikatuari ez zaio nahikoa iruditu emandako argudioa, izan ere, «CIE Automotive taldeak 530 milioi euroko likidezia du une honetan». Aurten, 47 milioi eurotik gorako fakturazioa izango du gainera, talde osoak. Honen aurrean, langileei lana erregulatzeko espedientea ezartzeak «langabezia-saria kentzea» suposatuko die. Are gehiago, «ez dugu ulertzen bizi dugun krisi garai honetan eta enpresak dituen datuak ikusita, diru publikoaz baliatzea bere irabaziak handitzeko». Legazpiko Bellota Herramientasen ere ezarri dute espedientea, baina «normalagoa ikusi dugu, hemen lana asko jaitsi baita» diote ELAtik. CIE Automotivek, ordea, arrazoi nahikorik [...]
Uztailetik urrira bitarteko ur horniduraren tasa ordaintzeko epea azaroaren 30era arte egongo da indarrean Itsasondon. Borondatezko epe hori gainditu ondoren, erreziboak gainsaria gehituta kobratuko ditu Udalak.