Luis Mari Urizarrek irabazi du Arriarango duatloia
Goierriko Hitza
Goierri
Arriaran auzoan (Beasain) gaur arratsaldean jokatu da mendiko duatloia, Euskal Zirkuiturako baliagarria. Ehun eta bat atletak parte hartu dute. Korrika, bi alditan, eta bizikletan aritu behar izan dute, Arriaranen hasi eta bukatu.
Luis Mari Urizar billabonarrak irabazi du proba. Endika Garcia zubietarra sailkatu da bigarren, eta Jon Erguin beasaindarrak osatu du podiuma, hirugarren.
Emakumezkoen atalean, bi partaide besterik ez dira izan. Noemi Montero izan da aurrena, eta Miren Ezeiza bigarren.
Bitxikeria moduan, helmugaratzeko eliza ataritik barrena igaro dira partaideak.
Ikusi sailkapen osoa hemen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.