10. urteurrena Ate Irekien Jardunaldi bat antolatuz ospatuko du Ordiziako DYAk
DYAko Ordiziako delegaritzak hamar urte bete ditu aurten eta urriaren 21earako Ate Irekien Jardunaldia antolatu dute. Plaza Nagusian adin guztientako pertsonentzako ekintzak prestatu dituzte. 11:00etatik 18:00etara luzatuko da egitaraua, eta erakundeak, bere lan ildoak gizarteratzeko erabiliko du hitzordua. Batetik, erakusketa bat jarriko dute DYAk sorospen lanetarako erabiltzen dituen ibilgailuekin eta baliabideekin: anbulantziak, lur-orotako ibilgailuak, gizarte ibilgailuak, erreskaterakoak (mendia, ura…), motorrak… Elkarteko eknikariek azalpenak eskainiko dituzte. Ordizian dagoen anbulantzia berria ere ikusgai jarriko dute. Norbanako, denda eta lantegiek emandako diruari jarri dute abian. Rokodromo txiki bat ere jarriko dute, interesa dutenek mendiko erreskatean erabiltzen diren teknika batzuk praktikatu ditzaten. Elkarteko adituek azalpenak eskainiko dituzte hemen ere. Tirolina bat ere jarriko dute. Gazteenentzako segurtasuneko zirkuitu bat prestatuko dute. patinekin edo txirrinduarekin hartu ahalko da bertan parte. Eskulanen tailer bat eta kale animazio bat ere egingo dituzte txikienentzako. Doako arterien tentsio hartzea ere egingo dute postu batean, bizi osasuntsu bat eramateko jarraitu behar diren aholkuak emango dituzten bitartean. Azkenik, denda txiki bat ere jarriko dute DYAri lagundu ahal izateko. Kamisetak eta segurtasun artikuluak salduko dituzte bertan, eta tonbola bat ere jarriko dute. 13:30tan erreskate simulakro bat egingo dute. Bertan, bere ibilgailuan harrapatuta gelditu den pertsona bat askatzeko erabiltzen diren teknikak erakutsiko dituzte, ibilgailua [...]
DYAko Ordiziako delegaritzak hamar urte bete ditu aurten eta urriaren 21earako Ate Irekien Jardunaldia antolatu dute. Plaza Nagusian adin guztientako pertsonentzako ekintzak prestatu dituzte. 11:00etatik 18:00etara luzatuko da egitaraua, eta erakundeak, bere lan ildoak gizarteratzeko erabiliko du hitzordua.
Batetik, erakusketa bat jarriko dute DYAk sorospen lanetarako erabiltzen dituen ibilgailuekin eta baliabideekin: anbulantziak, lur-orotako ibilgailuak, gizarte ibilgailuak, erreskaterakoak (mendia, ura…), motorrak… Elkarteko eknikariek azalpenak eskainiko dituzte. Ordizian dagoen anbulantzia berria ere ikusgai jarriko dute. Norbanako, denda eta lantegiek emandako diruari jarri dute abian.
Rokodromo txiki bat ere jarriko dute, interesa dutenek mendiko erreskatean erabiltzen diren teknika batzuk praktikatu ditzaten. Elkarteko adituek azalpenak eskainiko dituzte hemen ere. Tirolina bat ere jarriko dute.
Gazteenentzako segurtasuneko zirkuitu bat prestatuko dute. patinekin edo txirrinduarekin hartu ahalko da bertan parte. Eskulanen tailer bat eta kale animazio bat ere egingo dituzte txikienentzako.
Doako arterien tentsio hartzea ere egingo dute postu batean, bizi osasuntsu bat eramateko jarraitu behar diren aholkuak emango dituzten bitartean. Azkenik, denda txiki bat ere jarriko dute DYAri lagundu ahal izateko. Kamisetak eta segurtasun artikuluak salduko dituzte bertan, eta tonbola bat ere jarriko dute.
13:30tan erreskate simulakro bat egingo dute. Bertan, bere ibilgailuan harrapatuta gelditu den pertsona bat askatzeko erabiltzen diren teknikak erakutsiko dituzte, ibilgailua behar denean ebakiz.
DYAk dei egin die goierritarrei, boluntario lanak egitera anima daitezen.