Giro onean ari dira ospatzen Beasaingo gaztetxearen 8. urteurrena
Beasaingo gaztetxearen zortzigarren urteurrena giro onean ospatzen ari dira gazteak, euria eginagatik ere. Goizeko lehen ordutik, etxola mugikor bat lagun, kalera atera dira, mozorrotuta. Herriko kaleak zeharkatu dituzte gisa horretan, eta haurrentzako jolasak ere antolatu dituzte pilotalekuan. Eguerdi partean Hortzaka antzerki taldeak Eguzkilore antzerkia eskaini du eta Y tu que ves bakarrizketa ere ikusi dute bertaratuek. Atzetik, bazkaria egin dute Gorka Maiz eta Endika Igartzabal bertsolariekin. 17:30ean azoka alternatiboa eta kirol saioak egingo dituzte Bideluze plazan. 19:00etan hip-hop kontzertua egingo dute El fuego de la palabra eta SA80 vs Luna taldeek. 22:00etan, gaztetxean, kontzertuak eta DJ saioak izango dira: Diswar, Kalandrakas, More Too eta M.K.T taldeak ariko dira.
19:00etan hip-hop kontzertua egingo dute El fuego de la palabra eta SA80 vs Luna taldeek. 22:00etan, gaztetxean, kontzertuak eta DJ saioak izango dira: Diswar, Kalandrakas, More Too eta M.K.T taldeak ariko dira.