Emakume etorkinak gizartean txertatzea helburu
Ordizian bizi diren emakume etorkinen jabekuntza eta protagonismo soziopolitikoa lantzeko proiektu baten berri emateko aurkezpen irekiak egingo dira gaur eta bihar. Gaur bi aurkezpen egingo dituzte Barrena kultur etxeko 7. gelan (10:30-12:30 eta 16:30 eta 18:30), eta bihar beste bat egingo dute D’elikatuz zentroan, 16:00etatik 18:00etara. Ordiziako Udaleko Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate sailek jarri dute martxan emakume etorkinen errealitatera gerturatzeko egitasmo hori, Garaipen elkartearen laguntzarekin. Emakume etorkinen espazio multikulturala hainbat helburu lortzeko sortu dute: laguntza eta elkartasun sarea sortzeko; emakumeek haien eskubideak ezagut ditzaten; norberaren osasun fisikoa eta mentala hobetzeko; eta aisialdiari eta ondo pasatzeari tartea egiteko. Bakarrik ez sentitzeko Deserrotzeak, familia ingurukoen banaketa fisiko eta emozionalak –batez ere seme-alabena–, bizileku berrietan sentitzen den bakardadeak, egoera ekonomikoak, lan prekarioak eta beste hainbat baldintzek «egoera ahul batean» kokatzen ditu emakume etorkinak, eta tristura, depresioa, estresa eta antsietatea bezalako gaixotasunak jasaten dituzte. Bilgune honen helburua harreman sare afektibo eta solidarioa sortzea da, bakarrik ez sentitzeko, beste emakumeen laguntza bilatzeko, diskriminazio eta indarkeria egoerak salatzeko, eta haien egoerari irtenbideak bilatzeko. Garaipen elkartekoek diotenez, gune horiek «irekiak» izango dira, eta prozesuan zehar edozein emakume etorkin txerta daiteke. «Espazio hau behar duenarentzat eta behar duen momenturako sortuko da». Hitz egin beharreko gaiak taldean erabakiko [...]
Ordizian bizi diren emakume etorkinen jabekuntza eta protagonismo soziopolitikoa lantzeko proiektu baten berri emateko aurkezpen irekiak egingo dira gaur eta bihar. Gaur bi aurkezpen egingo dituzte Barrena kultur etxeko 7. gelan (10:30-12:30 eta 16:30 eta 18:30), eta bihar beste bat egingo dute D’elikatuz zentroan, 16:00etatik 18:00etara. Ordiziako Udaleko Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate sailek jarri dute martxan emakume etorkinen errealitatera gerturatzeko egitasmo hori, Garaipen elkartearen laguntzarekin.
Emakume etorkinen espazio multikulturala hainbat helburu lortzeko sortu dute: laguntza eta elkartasun sarea sortzeko; emakumeek haien eskubideak ezagut ditzaten; norberaren osasun fisikoa eta mentala hobetzeko; eta aisialdiari eta ondo pasatzeari tartea egiteko.
Bakarrik ez sentitzeko
Deserrotzeak, familia ingurukoen banaketa fisiko eta emozionalak –batez ere seme-alabena–, bizileku berrietan sentitzen den bakardadeak, egoera ekonomikoak, lan prekarioak eta beste hainbat baldintzek «egoera ahul batean» kokatzen ditu emakume etorkinak, eta tristura, depresioa, estresa eta antsietatea bezalako gaixotasunak jasaten dituzte. Bilgune honen helburua harreman sare afektibo eta solidarioa sortzea da, bakarrik ez sentitzeko, beste emakumeen laguntza bilatzeko, diskriminazio eta indarkeria egoerak salatzeko, eta haien egoerari irtenbideak bilatzeko.
Garaipen elkartekoek diotenez, gune horiek «irekiak» izango dira, eta prozesuan zehar edozein emakume etorkin txerta daiteke. «Espazio hau behar duenarentzat eta behar duen momenturako sortuko da». Hitz egin beharreko gaiak taldean erabakiko dituzte.