36ko Gerrako Beasaingo fusilatuak, aste honetako aldizkariko gai nagusian
GoiBerri aldizkariaren 34. aleak Beasaingo 36ko Gerrako fusilatuak gogoratuko ditu. Datozen asteetan Beasainen omenaldiak egingo dizkiete fusilatuei, eta oinarri horretatik abiatu dira erreportaia nagusia osatzeko. Elkarrizketa, aldiz, Martin Aranburu politikari urretxuarrari egin diote. Kataluniaz hitz egin du Aranburuk
Bestelakoan, Tomas Erauskin lotu dute kate motzean; iritzia Antxiñe Mendizabalek, Eneritz Gorrotxategik eta Ion Muñoak emango dute. Bestalde, gazteen atala osatzeko Andoitz Bonilla, moto gidariarekin egon dira.
Atal gehiago ere baditu aldizkariak.