Bixi-Bixi irratsaioko mahaingurua
http://www.ustream.tv/channel/goierriko-hitza
Gaur goizeko Segura irratiko Bixi-Bixi irratsaioan mahainguru berezi bat egin dute, Goierriko Hitzako kazetariek gidatuta. Gaurkoan eskualdeko merkataritzaz eta ostalaritzaz eta kontsumo bulegoetan egiten duten lanaz hitz egin dute.
Horretarako, hiru lagun gonbidatu dituzte: Aitor Merchan Beasaingo Bareak merkatari elkarteko teknikaria, Aitziber Santa Cruz Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteko teknikaria eta Beatriz Iñurritegi Goierri Beheko kontsumo bulegoko arduraduna. Asier Zaldua kazetariak gidatu du saioa, eta bertan, merkataritzak Goierrin bizi duen egoera, merkatal gune handien eragina, merkatari elkarteen nondik norakoak edota gabonak aztertu dituzte.