Lana erregulatzeko espedientea CIE Automotiven
Legazpiko CIE Automotive enpresak lana erregulatzeko espedientea ezarri die enpresako langile guztiei. Neurri honek, azken batean, 244 langileri eragingo die orotara. Enpresa batzordeak ez du begi onez ikusi erabakia, eta Xabier Olaizola Goierriko ELA sindikatuko metaleko arduradunak esan duenez «neurri legalak hartuko ditugu, eta enpresari salaketa jarriko diogu epaitegian». Olaizolak esandakoaren arabera, enpresak pasa den urriaren 5ean jakinarazi zien langileei lana erregulatzeko espedientea ezartzeko asmoa. Lan erreforma dela eta, hamabost eguneko epea izan du enpresak erabakia arrazoitzeko. ELAtik salatu dutenez, «ez gaude ados enpresak espedientea ezartzeko eman dituen arrazoiekin». Arrazoi ekonomikoetan eta produktiboetan oinarritu du CIE Automotivek bere erabakia. Datozen hilabeteetan lan kargak eta diru sarrerak behera egingo dutela aurreikusi du enpresak. Bellotan ere bai Sindikatuari ez zaio nahikoa iruditu emandako argudioa, izan ere, «CIE Automotive taldeak 530 milioi euroko likidezia du une honetan». Aurten, 47 milioi eurotik gorako fakturazioa izango du gainera, talde osoak. Honen aurrean, langileei lana erregulatzeko espedientea ezartzeak «langabezia-saria kentzea» suposatuko die. Are gehiago, «ez dugu ulertzen bizi dugun krisi garai honetan eta enpresak dituen datuak ikusita, diru publikoaz baliatzea bere irabaziak handitzeko». Legazpiko Bellota Herramientasen ere ezarri dute espedientea, baina «normalagoa ikusi dugu, hemen lana asko jaitsi baita» diote ELAtik. CIE Automotivek, ordea, arrazoi nahikorik [...]
Legazpiko CIE Automotive enpresak lana erregulatzeko espedientea ezarri die enpresako langile guztiei. Neurri honek, azken batean, 244 langileri eragingo die orotara. Enpresa batzordeak ez du begi onez ikusi erabakia, eta Xabier Olaizola Goierriko ELA sindikatuko metaleko arduradunak esan duenez «neurri legalak hartuko ditugu, eta enpresari salaketa jarriko diogu epaitegian».
Olaizolak esandakoaren arabera, enpresak pasa den urriaren 5ean jakinarazi zien langileei lana erregulatzeko espedientea ezartzeko asmoa. Lan erreforma dela eta, hamabost eguneko epea izan du enpresak erabakia arrazoitzeko. ELAtik salatu dutenez, «ez gaude ados enpresak espedientea ezartzeko eman dituen arrazoiekin». Arrazoi ekonomikoetan eta produktiboetan oinarritu du CIE Automotivek bere erabakia. Datozen hilabeteetan lan kargak eta diru sarrerak behera egingo dutela aurreikusi du enpresak.
Bellotan ere bai
Sindikatuari ez zaio nahikoa iruditu emandako argudioa, izan ere, «CIE Automotive taldeak 530 milioi euroko likidezia du une honetan». Aurten, 47 milioi eurotik gorako fakturazioa izango du gainera, talde osoak. Honen aurrean, langileei lana erregulatzeko espedientea ezartzeak «langabezia-saria kentzea» suposatuko die. Are gehiago, «ez dugu ulertzen bizi dugun krisi garai honetan eta enpresak dituen datuak ikusita, diru publikoaz baliatzea bere irabaziak handitzeko».
Legazpiko Bellota Herramientasen ere ezarri dute espedientea, baina «normalagoa ikusi dugu, hemen lana asko jaitsi baita» diote ELAtik. CIE Automotivek, ordea, arrazoi nahikorik ez duela uste du sindikatuak, eta horregatik «salaketa bat jarri dugu epaitegian enpresak lana erregulatzeko espedientea atzera bota dezan». Bitartean, langileak pasa den astetik daude erregulazioan.