Lehen bi egunetan jende dezentek erabili du Ordiziako Garbigunea
«Aurreneko bi egunen balorazioa oso ona da. Astelehenean 15 lagun joan ziren, eta kopuru horixe joaten da egunero Beasaingora. Ikusita ireki berria dela, eta oraindik jende askok ez duela ezagutzen, kopuru ona da». Lehen bi egunetako erabiltzaile kopurua ikusita, Enrike Enparantza Sasietako teknikariak duen ustea da «jendea garbigunea irekitzeko zain» zegoela. «Gehienak partikularrak izan dira, eta aparailu eletrikoak eta altzari zaharrak eraman dituzte». Atzo goizean bertan, ordu erdi batean, hiru lagun joan ziren hondakinak eramatera. Ordiziako Garbiguneko langile Edu Aldanondok beste datu bat ere eman du; orain arteko erabiltzaile gehienak helduak izan direla. Sasietako Mankomunitateak ostiralean inauguratu zuen Ordizian Garbigunea. Goierri mailako hirugarren eta azken garbigunea da –beste biak Urretxun eta Beasainen daude–, eta gaur-gaurkoz 23.000 biztanleko garbigune bat erabiltzeko aukera eskaini du Sasietak. Ordiziako Garbigunea Upabi aldean dago, suhiltzaileen parkearen eta Goierri Eskolaren artean, Oianguren parkera igotzeko bidearen aldamenean. Astelehenaz geroztik dago irekita. Garbigunea herritar, denda eta enpresa txiki guztien zerbitzura dagoen instalazio bat da, eta bertara era askotako hondakinak eraman daitezke. Hondakin horiek erosotasunez sailkatzeko aukera dago, ahal bada ondoren berrerabili edo birziklatzeko. Instalazioak langile bat izango du erabiltzaile guztiei behar bezalako arreta emateko. Astelehenetik ostiralera (09:00-12:30 eta 15:30-18:30) eta larunbat goizetan egongo da zabalik (09:00-13:00). Funtzionamendua Garbiguneak [...]

Ordiziako Garbigunearen irudi orokorra. Lehen planoan, edukiontzi metalikoak ageri dira, eta urrutian, zerbitzu etxea eta berrerabilgunea.
Sasietako Mankomunitateak ostiralean inauguratu zuen Ordizian Garbigunea. Goierri mailako hirugarren eta azken garbigunea da –beste biak Urretxun eta Beasainen daude–, eta gaur-gaurkoz 23.000 biztanleko garbigune bat erabiltzeko aukera eskaini du Sasietak. Ordiziako Garbigunea Upabi aldean dago, suhiltzaileen parkearen eta Goierri Eskolaren artean, Oianguren parkera igotzeko bidearen aldamenean. Astelehenaz geroztik dago irekita.
Garbigunea herritar, denda eta enpresa txiki guztien zerbitzura dagoen instalazio bat da, eta bertara era askotako hondakinak eraman daitezke. Hondakin horiek erosotasunez sailkatzeko aukera dago, ahal bada ondoren berrerabili edo birziklatzeko. Instalazioak langile bat izango du erabiltzaile guztiei behar bezalako arreta emateko. Astelehenetik ostiralera (09:00-12:30 eta 15:30-18:30) eta larunbat goizetan egongo da zabalik (09:00-13:00).
Funtzionamendua
Garbiguneak hormigoizko bi plataforma ditu, bata bestea baino bi metro altuago. Beheko plataforman ahalmen handiko edukiontzi metalikoak daude banatuta. Garbigunera datorren erabiltzaileak ibilgailua goiko plataforman jartzen du, eta eskuz, dagokion edukiontzira botatzen ditu ekarritako hondakinak. Edukiontzia betetakoan, kamioi batek erretiratzen ditu hondakinak.
Garbigune berriak 14 edukiontzi ditu, eta bertara txatarra, papera eta kartoia, egurra, obra hondakinak, plastiko birziklagarriak, etxeko traste zaharrak, eta aparailu elektriko eta elektronikoak bota daitezke, besteak beste. Estalpe bat ere badu etxeko hondakin arriskutsuak jasotzeko (autoetako olioa, bateriak, pinturak, barnizak…), eta etxeko zenbait hondakin ere eraman daitezke: arropa zaharra, sukaldeko olioa, beira, ontziak…
Etxeko konpostatzeari ere babesa eskaini nahi dio Garbigune berriak, eta material egituratzailea doan emateko zerbitzua eskainiko du. Hala ere, berritasun nagusia berrerabilgunearena izango da. Sasietak aurreneko aldiz eskainiko du zerbitzu hau. Garbigunean egoera onean jasotzen diren gai ugariei (tresna elektriko txiki, altzari, jostailu, bizikleta…) berrerabilpenean oinarritutako bigarren aukera bat eman nahi zaie, hiri hondakinen prebentzioa sustatzea helburu hartuta.
«Denon artean lortutakoa»
Azeari Andonegi Sasietako lehendakariaren aurkezpenaren ondoren, Igor Eguren Ordiziako alkateak esan zuen garbigunea «lorpen handia» izan dela, «denon artean lortutakoa». Era berean, garbigunearen kokapen egokia ere nabarmendu zuen. Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak adierazi zuen «hondakinak modu logikoan, eraginkorrean eta ingurumenarekiko errespetuan kudeatzeko bidean beste urrats bat» egin dutela goierritarrek.
Datuak
Ordiziako Garbigunea
Azalera. Garbiguneak 5.172 metro koadroko azalera du. 3.143 metro koadro zerbitzuetarako eraikinak (56), etxeko hondakin arriskutsuen estalpeak eta berrerabilguneak (99) eta hormigoizko plataformek (2.988) hartzen dute. Gainerako 2.092 metro koadroak berdeguneak dira.
Kostua. 968.311 euro, BEZa barne. Obra 841.706 euro kostatu da; azterketa, txosten, proiektua, zuzendaritza eta koordinazioa 82.722 eta edukiontziak 43.881 euro. Aurreko kopuruari lursailen erosketa eta urbanizazioa gehitu behar zaio. Foru Aldundiak 631.000 euroko laguntza eman du.
Baskula. 6.000 kilo arte pisatzeko ahalmena du.
Aparkalekuak. Bost dauzka.