Namibiako ordezkariak Goierrin izan dira, bisitan
Afrikako Namibiar errepublikako bost ordezkari Gipuzkoa bisitatzen ari dira egunotan, Foru Aldundiarekin sinatutako kanpo harremanetarako hitzarmen baten baitan. Bisitaldi horren barruan, Goierri ezagutzeko aprobetxatu dute gaur goiza. Beasaingo ...
Afrikako Namibiar errepublikako bost ordezkari Gipuzkoa bisitatzen ari dira egunotan, Foru Aldundiarekin sinatutako kanpo harremanetarako hitzarmen baten baitan. Bisitaldi horren barruan, Goierri ezagutzeko aprobetxatu dute gaur goiza. Beasaingo CAF lantegia eta Igartza jauregia bisitatu zituzten, eta azken horrek, harridura eragin zien, «historia handiko lekua» delako.
Frieda Nangula Namibiako enbaxadorea, Sophia Shaningwa Omusati estatuko gobernadorea eta Simon Tataati parlamentuko presidentea etorri dira, besteak beste. Harrera egin dietenen artean berriz, Jon Peli Uriguen foru diputatua eta Roke Akizu turismo arloko zuzendaria, Igor Eguren eta Niko Osinalde, Goiturreko presidentea eta zuzendaria, eta Koldo Agirre alkatea izan dira, teknikari batzuekin batera. Igartza jauregian egin duten bileran, Gipuzkoan eta Goierrin turismo arloan egiten ari diren lana erakutsi diete euskal ordezkariek.