Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Olaberriko Arcelor Mittaleko langileek kezka azaldu dute murrizketekin

Goierri
Ekonomia

Arcelor Mittal altzairu egile enpresako langileek elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean, Olaberriko fabrikan. Enpresa itunaren negoziazioaren erdian, zuzendaritzak soldatak jaisteko asmoa duela jakinarazi die. Hilabeteko epean bigarren jaitsiera ohartarazpena da. Murrizketa asmoen lehenbiziko salaketa irailaren 20an egin zuten Olaberriko Arcelorreko langileek. Orduan, soldaten kostua %25 murrizteko proposamena aurkeztu zion zuzendaritzak Enpresa Batzordeari, irabazien kopuruak nahikoak ez direla argudiatuta. «Onartu ezean lan erreforma aplikatuko zuela mehatxu egin zigun», azaldu du Arcelor Mittaleko LABeko ordezkari batek. Erreformaren neurriak indarrean jartzeko dokumentaziorik «oraingoz» ez dietela aurkeztu ere gaineratu du. Lan erreforma ezartzeko «mehatxua» handik hamar-bat egunera kendu zuen enpresak, ordezkari sindikalen arabera. Baina hurrengo bileran soldaten kostua jaisteko asmoa mahaiaren gainera atera zuen berriz. «Murrizketa aregoatu egin digute, eta %34ra handitu dute, dena negozia daitekeela esanez». Asteleheneko elkarretaratzean «160 bat langile» bildu ziren, instalazioen barruan, txanda aldaketa garaian, 13:00etatik 14:30era. Enpresa Batzordeak —afiliatuko gabeko 6 kide, LABeko 4 eta CCOOko 3 ditu— ezohiko batzarra egin du, eta eskakizun bakarra igorri dio zuzendaritzari: «Egungo akordio globalaren iraupena errespetatuz, eraispen klausulan berehala atzera egingo duela idatziz azaltzea». Baldintza hori betetakoan negoziatzeko prest dagoela azaldu du, «plataforma bateratu bat» aurkeztuta.   IRITZI ARTIKULUA “Elkartasuna Arcelor Mittaleko langileekin” Ibon Artola (Euskal Herria Sozialistako kidea) Arcelor Mittal-en helburua [...]

2012/10/31
Aimar Maiz

Arcelor Mittal altzairu egile enpresako langileek elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean, Olaberriko fabrikan. Enpresa itunaren negoziazioaren erdian, zuzendaritzak soldatak jaisteko asmoa duela jakinarazi die. Hilabeteko epean bigarren jaitsiera ohartarazpena da.
Murrizketa asmoen lehenbiziko salaketa irailaren 20an egin zuten Olaberriko Arcelorreko langileek. Orduan, soldaten kostua %25 murrizteko proposamena aurkeztu zion zuzendaritzak Enpresa Batzordeari, irabazien kopuruak nahikoak ez direla argudiatuta. «Onartu ezean lan erreforma aplikatuko zuela mehatxu egin zigun», azaldu du Arcelor Mittaleko LABeko ordezkari batek. Erreformaren neurriak indarrean jartzeko dokumentaziorik «oraingoz» ez dietela aurkeztu ere gaineratu du.
Lan erreforma ezartzeko «mehatxua» handik hamar-bat egunera kendu zuen enpresak, ordezkari sindikalen arabera. Baina hurrengo bileran soldaten kostua jaisteko asmoa mahaiaren gainera atera zuen berriz. «Murrizketa aregoatu egin digute, eta %34ra handitu dute, dena negozia daitekeela esanez».

Arcelorreko langileak elkarretaratzean, astelehenean, Olaberriko faktorian.

Asteleheneko elkarretaratzean «160 bat langile» bildu ziren, instalazioen barruan, txanda aldaketa garaian, 13:00etatik 14:30era.
Enpresa Batzordeak —afiliatuko gabeko 6 kide, LABeko 4 eta CCOOko 3 ditu— ezohiko batzarra egin du, eta eskakizun bakarra igorri dio zuzendaritzari: «Egungo akordio globalaren iraupena errespetatuz, eraispen klausulan berehala atzera egingo duela idatziz azaltzea». Baldintza hori betetakoan negoziatzeko prest dagoela azaldu du, «plataforma bateratu bat» aurkeztuta.

 

IRITZI ARTIKULUA

“Elkartasuna Arcelor Mittaleko langileekin”
Ibon Artola (Euskal Herria Sozialistako kidea)
Arcelor Mittal-en helburua are gehiago aberastea da, langileak pobretzearen kontura. Horretarako, mahai gainean jarri ditu %34ko soldata murrizketa, soldaten izoztea 2015 arte, lan orduen handitzea 96 ordutan (12 egun gehiago) eta antzinatasunaren eta beste eskubide batzuen suntsitzea. Gainera, beren proposamena onartzen ez bada, lan erreformak ematen dizkien aukerak indarrez inposatuko dituztela mehatxatzen dute. Horren aurrean, Euskal Herria Sozialistak babes osoa eman nahi die Arcelor Mittaleko langileei eta antolatu dituzten mobilizazioei.
Zerbaitetarako balioko dute enpresak planteatutako eraso guztiek? Zenbat kontzesio gehiago egin behar dituzte langileek? Ezerk ez du ematen nahikoa. Ez dago azkeneko sakrifiziorik, enpresak beti aurkitzen du langileen lepoa estutzeko arrazoi berriren bat. Etengabeko xantaiarekin, beste modu batera irentsaraztea oso zaila izango liratekeen lan baldintzak inposatu nahi dituzte. Horregatik, sindikatuek atzerapauso bat suposatuko lukeen edozein akordiori ezezkoa eman behar diotela uste dugu, zeren horrek ez luke balioko enpresaren erasoak geratzeko, are gehiago harrotzeko baizik.
Posible da erasoa geratzea, langileen arteko batasun handienarekin. Borrokan lagileen batasun handiena lortzeko, oinarrizkoa da Batzar Orokor bateratuak antolatzea, langileek mobilizazio eraginkorren plan bat erabakitzeko eta bozkatzeko. Egia da borroka ez dela erraza, enpresa gogor doala eta langileak asko jokatzen ari direla. Baina, batzuk behin eta berriro sinetsarazi nahi dutenetik urrun, enpresa ez da ahalguztiduna, langileok indarra dugu, asko, ondo erabiltzen bada.
Beharrezkoa da berehala greba eta mobilizazioen egutegi argi bat antolatzea, langileei konfiantza emateko beren indarretan. Baina, guztiaren gainetik, beharrezkoa da lehen unetik gatazka kanporantz ateratzea, eta elkartasuna eta batasuna bilatzea Europako Arcelor Mittaleko beste fabrikekin, eta Goierrin eta Euskal Herrian borrokan ari diren sektore guztiekin (Corrugados, Cementos Lemona, Guardian, Gamesa…). Arcelor Mittalek zatiketa eta beldurra erabiltzen baditu langileak beren artean aurrez aurre jartzeko, langileek batasunaren eta elkartasunaren alde egin behar dute apustu. Egoera honetan, Arcelor Mittaleko borroka milaka langilerentzako erreferentzia puntu bihur daiteke azkartasunez. Hori gertatzen bada, enpresak jasan beharko lukeen presioa ikaragarria izango litzateke eta beren planak atzera

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut