Palocortao, 12 Tribu eta Samba Dzanga azaroaren 10eko Sustraiez Blai jaialdian
Azaroaren 10ean ospatuko dute Ordizian Sustraiez Blai jaialdia. Aurten Palocortao, Samba Dzanga eta 12 Tribu taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Palocortao Los delincuentes eta El Raton taldeetako kideek osatzen dute eta flamenko-rocka da euren est...
Azaroaren 10ean ospatuko dute Ordizian Sustraiez Blai jaialdia. Aurten Palocortao, Samba Dzanga eta 12 Tribu taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Palocortao Los delincuentes eta El Raton taldeetako kideek osatzen dute eta flamenko-rocka da euren estiloa. Samba Dzanga Goierritarren taldea da, eta Bossa-Samba doinuak taularatzen ditu. Azkenik, 12 Tribu reggae talde bat da.
A Maquina de meter medo galiziarren folk elektronikoak eta Global Funk Dj. Seten diskoteka etnikoak osatuko dute jaialdia. Sarrerak doakoak dira, eta gaueko kontzertuak 21.00etan hasiko dituzte.