Bihar hasiko da Barroko Aire musika zikloa
Hilabete guztian zehar, bost emanaldi ikusteko aukera izango da Barroko Aire, Musika Barrokoaren Egunak jaialdiaren barruan. Bihar arratsaldean izango da lehen emanaldia, elizan. Diatessaron Ensemble taldea izango da aurtengo jaialdia irekitzeaz arduratuko dena, Nafarroa 1512, Bidegurutzea emanaldiarekin. Jatorrizko musika tresnak erabiliz, XVI eta XVIII mendeen arteko musika egiten egiten du Diatessaron Ensemble taldeak. Elena Martinez de Murgia eta Juan Vegak orain hamarkada bat pasatxo sortutako taldea da, eta hasieratik interpretazio historikoari bizia eta zentzua ematea izan dute helburu, bide berriak esperimentatuz eta deskubrituz. Bihar Ordizian emango duten emanaldian «euskarazko testuak dituzten abestiak» interpretatuko dituztela jakinarazi dute taldekideek. Abestien artetik La Tricotea eta Jancu Janto nabarmendu dituzte, «marinelek beren zereginak egiten laguntzeko, hala nola gabiak jasotzeko, abesten zituzten bi kantu». Zutik Egon –euskarazko errepika duen amodiozko kanta– Dos ánades madre –bidea egiteko kantua– eta Douce mémoire –Frantziako Francisco I. erregeak egindako poesia– abestiak ere Ordizian entzun ahalko dira bihar. Martinez de Murgiarekin eta Vegarekin batera, Mercedes Hernandez sopranoa eta Rafael Bonavita ere Ordiziako elizako aldarean izango dira. Beste lau emanaldi Barroko Aire jaialdiaren barruan beste lau emanaldi izango dira aurten, denak larunbatetan. Saio horietatik beste hiru izango dira Ordizian, eta laugarrena Ataungo San Martin elizan. Azaroaren 10ean izango da hurrengo emanaldia [...]
Hilabete guztian zehar, bost emanaldi ikusteko aukera izango da Barroko Aire, Musika Barrokoaren Egunak jaialdiaren barruan. Bihar arratsaldean izango da lehen emanaldia, elizan. Diatessaron Ensemble taldea izango da aurtengo jaialdia irekitzeaz arduratuko dena, Nafarroa 1512, Bidegurutzea emanaldiarekin. Jatorrizko musika tresnak erabiliz, XVI eta XVIII mendeen arteko musika egiten egiten du Diatessaron Ensemble taldeak.
Elena Martinez de Murgia eta Juan Vegak orain hamarkada bat pasatxo sortutako taldea da, eta hasieratik interpretazio historikoari bizia eta zentzua ematea izan dute helburu, bide berriak esperimentatuz eta deskubrituz.
Bihar Ordizian emango duten emanaldian «euskarazko testuak dituzten abestiak» interpretatuko dituztela jakinarazi dute taldekideek. Abestien artetik La Tricotea eta Jancu Janto nabarmendu dituzte, «marinelek beren zereginak egiten laguntzeko, hala nola gabiak jasotzeko, abesten zituzten bi kantu». Zutik Egon –euskarazko errepika duen amodiozko kanta– Dos ánades madre –bidea egiteko kantua– eta Douce mémoire –Frantziako Francisco I. erregeak egindako poesia– abestiak ere Ordizian entzun ahalko dira bihar.
Martinez de Murgiarekin eta Vegarekin batera, Mercedes Hernandez sopranoa eta Rafael Bonavita ere Ordiziako elizako aldarean izango dira.
Beste lau emanaldi
Barroko Aire jaialdiaren barruan beste lau emanaldi izango dira aurten, denak larunbatetan. Saio horietatik beste hiru izango dira Ordizian, eta laugarrena Ataungo San Martin elizan.
Azaroaren 10ean izango da hurrengo emanaldia Ordizian, Aequal Ensemble taldearekin. Hilaren 17an Loreto Aramendi organojolearen eta Javier Simo tronpetajolearen emanaldia entzun ahalko da, eta azaroaren 24an Pergolesiren Stabat Mater lana izango da entzugai.
Azken saio honetan Debora Herrero sopranoa eta David Azurza kontratenorea izango dira aldarean, eta haiekin batera Loreto Fernandez Imaz arituko da organoan, eta Francisco Herrerok biolina joko du.