Idiazabalgo Zine-gauak zine-zikloaren barruan, azaroaren 16an, gaueko 22:45ean, Gartxot filma emango dute Guraso Elkartean. Sarrera 2 euro kostako da. Filmeko protagonistak bertan izango dira filmak aurkezten.
Aralarrek euskaldunen sinesmenean sorrarazi zuen mitologia mundua ezagutzeko Ibilaldi magikoa izango da, igande goizean. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatu du irteera, Jentilbaratza kultur elkartearekin batera. Lizarrustitik Akerreta parajera —Lareo urtegiaren oinean— joango dira, bidean pertsonaia, kondaira, istorio eta leku mitikoak ezagutuz. Iazko estreinaldiaren ondoren, fundazioak berriz ere irteera gidatua eta antzeztua prestatu du, urteko egitarauaren barruan. Lau kilometroko ibilbide zirkularra osatuko dute parte-hartzaileek. «Bidean zehar mundu magiko batean murgilduko da bisitaria, Aralarko jeinuak lagun dituela», azaldu dute antolatzaileek. Ibilaldia 10:30ean hasiko da, Lizarrustiko parketxetik. Hiru orduko iraupena du, eta bukaeran hamaiketakoa emango dute. Edozein pertsonarentzat egokia eta interesekoa da Ibilaldi magikoa. Izena aurrez ematea gomendatu dute, telefonoz (943 18 03 35, 943 67 06 37) edo posta elektroniko bidez (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net). Helduek 2,50 euro jarri behar dute, 5-12 urte arteko haurrek euro bat. Bost urtetik beherako umeek doan dute.
Areria antzokian atzo hasi zen zubi-asteburuko zinema emanaldien eskaintza, jai eguna izanda. Helduentzat Si de verdad quieres izango da. Hurrengo emanaldiak bihar (19:30, 22:15), etzi (19:30) eta astelehenean (21:30) dira. Umeek Brave ikusi ahalko dut...
Astebururako Intocable komedia-drama filma izango da Ataungo Herri Antzokian. Emanaldiak gaur 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan dira. Haurrentzat animaziozko Hop emango dute, jaian 16:30ean.
Lazkaoko mendizaleek Urbasa-Andia mendizerrako (Nafarroa) Bargamendin zapaldu dute aurtengo udazkeneko lehenengo elurra —argazkian—. San Benito ikastolak eta Amalur elkarteak antolatutako irteera hori igandean egin zuten.
Zaldibiako Udalak «modu positiboan» baloratu ditu urriaren 5etik 8ra eta 13an ospatu ziren Santa Fe jai nagusiak. Aurtengo berrikuntza nabarmenetako bat gauzaintza izan zen, aurreko bi urteetan herri ondasunetan eragindako kalteak saihesteko. Txikizi...
Hezitzaileentzat bideratuta, Kultur aniztasuna gelan 1 izenburupean hitzaldia eskainiko du Oripavi elkarteak, azaroaren 24an, larunbata, kultur etxeko ikastaro gelan, 10:00etatik aurrera.
Idiazabalgo Zine-gauak zine-zikloaren barruan, azaroaren 23an, 22:45ean, Ziztadak filma emango dute Guraso Elkartean. Sarrera 2 euro kostako da. Filmeko protagonistak bertan izango dira filmak aurkezten.
Idiazabalgo Zine-gauak zine-zikloaren barruan, azaroaren 9an, 22:45an, Barrura begiratzeko leihoak filma emango dute Guraso Elkartean. Sarrera 2 euro kostako da. Filmeko protagonistak bertan izango dira filmak aurkezten.
Gabiriako Ostatu paretik goizeko 09:00etan hasita, txangoa egingo dute igandean. Atagoititik Zumarragako mugaraino joango dira, bidean dauden herriko mugak ezagutuz.
San Martinetako ohiko feria edo festa ospatuko dute Zegaman azaroaren 10ean. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta festa girorik ez da faltako. 09:00etatik 12:00etara: Herriko abereen erakusketa eta lehiaketa pilotalekuan. 09:00etatik 14:00etara: Artisau produktuen azoka Aitxuri herri eskolako patioan, pilotalekuan eta plazan. 10:00etan bailarako txistularien kalejira. 11:00etatik 13:00etara: Aizkorriko eta Urbiako artzainen arteko XIV. gazta lehiaketa. 11:00etatik aurrera: Eusko Labeldun Tolosako babarrunaren dastatzea Aitxuri herri eskolako patioan. 13:00etan: Herritarren arteko abere lehiaketako sari banaketa pilotalekuan. 13:30ean: XIV: gazta lehiaketako sari banaketa pilotalekuan. Ondoren gazta dastatzea. 17:30ean: Buruhandiak plazan. 18:00etan: Herritarren arteko San Martinetako XIV eskuz binakako pilota txapelketako finala.
U.E Santboina taldea hartuko du etzi etxean Ampo Ordiziak. Eguerdian jokatuko dute partida, Altamiran, eta ordiziarrak aurreko asteburuan Kopako partidan egindako jokoa errepikatzeko asmoz aterako dira zelaira. Liga hasiera ez da nahi bezain ona izan A...
Hilabete guztian zehar, bost emanaldi ikusteko aukera izango da Barroko Aire, Musika Barrokoaren Egunak jaialdiaren barruan. Bihar arratsaldean izango da lehen emanaldia, elizan. Diatessaron Ensemble taldea izango da aurtengo jaialdia irekitzeaz arduratuko dena, Nafarroa 1512, Bidegurutzea emanaldiarekin. Jatorrizko musika tresnak erabiliz, XVI eta XVIII mendeen arteko musika egiten egiten du Diatessaron Ensemble taldeak. Elena Martinez de Murgia eta Juan Vegak orain hamarkada bat pasatxo sortutako taldea da, eta hasieratik interpretazio historikoari bizia eta zentzua ematea izan dute helburu, bide berriak esperimentatuz eta deskubrituz. Bihar Ordizian emango duten emanaldian «euskarazko testuak dituzten abestiak» interpretatuko dituztela jakinarazi dute taldekideek. Abestien artetik La Tricotea eta Jancu Janto nabarmendu dituzte, «marinelek beren zereginak egiten laguntzeko, hala nola gabiak jasotzeko, abesten zituzten bi kantu». Zutik Egon –euskarazko errepika duen amodiozko kanta– Dos ánades madre –bidea egiteko kantua– eta Douce mémoire –Frantziako Francisco I. erregeak egindako poesia– abestiak ere Ordizian entzun ahalko dira bihar. Martinez de Murgiarekin eta Vegarekin batera, Mercedes Hernandez sopranoa eta Rafael Bonavita ere Ordiziako elizako aldarean izango dira. Beste lau emanaldi Barroko Aire jaialdiaren barruan beste lau emanaldi izango dira aurten, denak larunbatetan. Saio horietatik beste hiru izango dira Ordizian, eta laugarrena Ataungo San Martin elizan. Azaroaren 10ean izango da hurrengo emanaldia [...]