Ibilaldi Magikoa egingo dute igandean Aralarren, pertsonaia eta leku mitologikoak bisitatzeko
Aralarrek euskaldunen sinesmenean sorrarazi zuen mitologia mundua ezagutzeko Ibilaldi magikoa izango da, igande goizean. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatu du irteera, Jentilbaratza kultur elkartearekin batera. Lizarrustitik Akerreta parajera —Lareo urtegiaren oinean— joango dira, bidean pertsonaia, kondaira, istorio eta leku mitikoak ezagutuz. Iazko estreinaldiaren ondoren, fundazioak berriz ere irteera gidatua eta antzeztua prestatu du, urteko egitarauaren barruan. Lau kilometroko ibilbide zirkularra osatuko dute parte-hartzaileek. «Bidean zehar mundu magiko batean murgilduko da bisitaria, Aralarko jeinuak lagun dituela», azaldu dute antolatzaileek. Ibilaldia 10:30ean hasiko da, Lizarrustiko parketxetik. Hiru orduko iraupena du, eta bukaeran hamaiketakoa emango dute. Edozein pertsonarentzat egokia eta interesekoa da Ibilaldi magikoa. Izena aurrez ematea gomendatu dute, telefonoz (943 18 03 35, 943 67 06 37) edo posta elektroniko bidez (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net). Helduek 2,50 euro jarri behar dute, 5-12 urte arteko haurrek euro bat. Bost urtetik beherako umeek doan dute.
Aralarrek euskaldunen sinesmenean sorrarazi zuen mitologia mundua ezagutzeko Ibilaldi magikoa izango da, igande goizean. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatu du irteera, Jentilbaratza kultur elkartearekin batera. Lizarrustitik Akerreta parajera —Lareo urtegiaren oinean— joango dira, bidean pertsonaia, kondaira, istorio eta leku mitikoak ezagutuz.
Iazko estreinaldiaren ondoren, fundazioak berriz ere irteera gidatua eta antzeztua prestatu du, urteko egitarauaren barruan. Lau kilometroko ibilbide zirkularra osatuko dute parte-hartzaileek. «Bidean zehar mundu magiko batean murgilduko da bisitaria, Aralarko jeinuak lagun dituela», azaldu dute antolatzaileek.
Ibilaldia 10:30ean hasiko da, Lizarrustiko parketxetik. Hiru orduko iraupena du, eta bukaeran hamaiketakoa emango dute.
Edozein pertsonarentzat egokia eta interesekoa da Ibilaldi magikoa. Izena aurrez ematea gomendatu dute, telefonoz (943 18 03 35, 943 67 06 37) edo posta elektroniko bidez (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net). Helduek 2,50 euro jarri behar dute, 5-12 urte arteko haurrek euro bat. Bost urtetik beherako umeek doan dute.

Ibilaldi magikoa, iaz, gauez egin zuten./Lizarrusti Parketxea