Santboiana hartuko du etzi Ampo Ordiziak Altamiran
U.E Santboina taldea hartuko du etzi etxean Ampo Ordiziak. Eguerdian jokatuko dute partida, Altamiran, eta ordiziarrak aurreko asteburuan Kopako partidan egindako jokoa errepikatzeko asmoz aterako dira zelaira. Liga hasiera ez da nahi bezain ona izan A...
U.E Santboina taldea hartuko du etzi etxean Ampo Ordiziak. Eguerdian jokatuko dute partida, Altamiran, eta ordiziarrak aurreko asteburuan Kopako partidan egindako jokoa errepikatzeko asmoz aterako dira zelaira. Liga hasiera ez da nahi bezain ona izan Ampo Ordiziarentzat, baina taldea sendotasuna hartzen ari da eta emaitzak hasi dira nabarmentzen. Axio Arañak azaldu duenez, El Salvadorren aurkako partidan egindako lana errepikatzen badute, sailkapenean «aurrean egoteko aukera» izango dute.
Izan ere, etzi etxean irabazita, sailkapeneko aurreko postuetara egingo luke salto Ampo Ordiziak, «eta hori garrantzitsua izango litzateke ligan ditugun helburuetarako», zehaztu du Axiok.
Santboianak hainbat aldaketarekin hasi du liga, baina kalte baino onura gehiago egin dizkie aldaketek. Kataluiniarrek ez dute ligako partida bakar bat ere galdu eta hirugarren daude sailkapenean. Ampo Ordiziak etzikoa «partida zaila» izango dela ohartarazi du, baina «dena ematera» irtengo direla jarraitzaileen aurrera.
Ampo Ordiziako bigarren taldeak, bestalde, Belenos taldearen aurka jokatuko du, Avilesen (Asturias), Santa Barbara zelaian. Lehen aldiz ariko dira elkarren aurka, eta ordiziarrak jakinminez daude, talde asturiarrak zer eman dezakeen jakiteko
Huxford-en babesletza
Vicuña Sport kirol dendak Phil Huxford hiru laurdeneko jokalaria eta teknikaria babestuko du denboraldi honetan.













