Zaldibiako Udalak ongi baloratu ditu Santa Fe jaiak
Zaldibiako Udalak «modu positiboan» baloratu ditu urriaren 5etik 8ra eta 13an ospatu ziren Santa Fe jai nagusiak. Aurtengo berrikuntza nabarmenetako bat gauzaintza izan zen, aurreko bi urteetan herri ondasunetan eragindako kalteak saihesteko. Txikizi...
Zaldibiako Udalak «modu positiboan» baloratu ditu urriaren 5etik 8ra eta 13an ospatu ziren Santa Fe jai nagusiak. Aurtengo berrikuntza nabarmenetako bat gauzaintza izan zen, aurreko bi urteetan herri ondasunetan eragindako kalteak saihesteko. Txikizio haiek ez dira errepikatu, eta herritarren zaintzak «fruituak» eman ditu. «Jaiak igaro ez balira bezala daude auzolanean zainduriko eremuak», dio udalak. Esker ona adierazi die boluntariei.
Bestela, 33 ekitaldi garatu ziren egitarauan: ekimen parte-hartzaileak 10, musikakoak 12, kirolekoak hiru, kulturakok bost, eta bestelakoak hiru. «Antolakuntzan zuzenean herriko zazpi taldek parte hartu dute». Parte-hartze zabalena haur jaialdiak eta mondeju jateak izan zuten. Kuadrilla bazkarian 310 lagun ziren.












