Ampo Ordiziak 25 eta 18 irabazi dio Santboianari
Taldeak: Ampo Ordizia Rugby: Urtzi Abanzabalegi, Joanes Aierbe, Inacio Darkintis, Mikel del Rio, Tom Quarrie, Axier Albarez de Eulate, Xabier Lerma, Lambert Groenewald, Iñaki Suso, Danny Kroll, Imanol Iruarriz, Corey Simpson, Clinton Sills, Iñaki Puyadena eta Phil Huxford. Jon Ander Crendek eta Mikel Marotiasek ere jokatu zuten. UES Seat: Balsalobre, Phipps, Chichua, Mckellar, Lyons, Brau, Tauli, Puigbert, Puig, Torres, Baker, Blasco eta Cannings. De Robertisek, Trubatek, Conesak, Aubanellek eta Lauretek ere jokatu zuten. Markagailua: 20. min Huxforden entsegua (5-0) 24. min Sillsen entsegua. Krollek gauzatua (12-0) 29. min Canningsek gauzatutako zigor kolpea (12-3) 31. min Iruarrizen entsegua. Krollek gauzatua (19-3) 33. min Canningsek gauzatutako zigor kolpea (19-6) 43. min Tauliren entsegua. Canningsek gauzatua (19-13) 50. min Krollek gauzatutako zigor kolpea (22-13) 57. min Krollek gauzatutako zigor kolpea (25-13) 71. min Tauliren entsegua (25-18) Ampo Ordiza sailkapeneko laugarren postura igo da asteburuko garaipenarekin. Liderrarengandik hiru puntura jarri da, eta aipatzeko moduko datua da asteburu honetan liderrari berari irabazio diola Altamiran. Ordiziarrek sufritu egin zuten kataluniarren kontra. 20. minutuan ireki zuen markagailua Huxfordek, bikain aritu zen Simpson baten ostikoaren ondotik. Zortea ere lagun izan zuen Huxfordek. Sillsen abiadura baliatuz, bigarren entsegu bat lortu zuten goierritarrek. Iruarrizek egin zuen hirugarren entsegua, Susoren laguntzaz [...]
Ampo Ordizia Rugby: Urtzi Abanzabalegi, Joanes Aierbe, Inacio Darkintis, Mikel del Rio, Tom Quarrie, Axier Albarez de Eulate, Xabier Lerma, Lambert Groenewald, Iñaki Suso, Danny Kroll, Imanol Iruarriz, Corey Simpson, Clinton Sills, Iñaki Puyadena eta Phil Huxford. Jon Ander Crendek eta Mikel Marotiasek ere jokatu zuten.
UES Seat: Balsalobre, Phipps, Chichua, Mckellar, Lyons, Brau, Tauli, Puigbert, Puig, Torres, Baker, Blasco eta Cannings. De Robertisek, Trubatek, Conesak, Aubanellek eta Lauretek ere jokatu zuten.
Markagailua:
20. min Huxforden entsegua (5-0)
24. min Sillsen entsegua. Krollek gauzatua (12-0)
29. min Canningsek gauzatutako zigor kolpea (12-3)
31. min Iruarrizen entsegua. Krollek gauzatua (19-3)
33. min Canningsek gauzatutako zigor kolpea (19-6)
43. min Tauliren entsegua. Canningsek gauzatua (19-13)
50. min Krollek gauzatutako zigor kolpea (22-13)
57. min Krollek gauzatutako zigor kolpea (25-13)
71. min Tauliren entsegua (25-18)
Ampo Ordiza sailkapeneko laugarren postura igo da asteburuko garaipenarekin. Liderrarengandik hiru puntura jarri da, eta aipatzeko moduko datua da asteburu honetan liderrari berari irabazio diola Altamiran. Ordiziarrek sufritu egin zuten kataluniarren kontra. 20. minutuan ireki zuen markagailua Huxfordek, bikain aritu zen Simpson baten ostikoaren ondotik. Zortea ere lagun izan zuen Huxfordek. Sillsen abiadura baliatuz, bigarren entsegu bat lortu zuten goierritarrek. Iruarrizek egin zuen hirugarren entsegua, Susoren laguntzaz aurrera egin ondoren.
Bigarren zatian Santboana partidan sartu zen, eta hasi eta berehala, Taulik entsegua lortu zuen. Krollek gauzatutako zigor kolpeek lasaitasuna eman zioten ordiziarrei partidaren zati honetan. Markagailua 25-13, partidak emozio uneak utzi zituen. 71. minutuan Taulik kataluniarrentzako entsegua lortu zuen, eta zazpi puntura hurbildu ziren.
“Epaileak azken agiindua eman arte ez dago amaierarik” esan zuen Axio Arañak norgehiagoka bukatuta. “Parean talde handi bat izan dugu, beste ligako txapeldun posible bat”, borobildu zuen.
Datorren astean Hernaniren kontra jokatuko du Ampo Ordiziak.













