Beasaingo Asmube emakume elkarteak asteburuan izan den eraso sexista salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunerako. 19:00etan bilduko dira, plaza nagusian. Larunbat goizean, gizonezko bat bere bikotekidea zauritzen saiatu zen, labana batekin, biek Be...
Legazpiko erraldoiek asteburuan Beasainen eskainitako dantza saioa bideoz jaso du Beasain90 erabiltzaileak. Youtuben jarri du bideoa ikusgai.
Juan Mari Olaetxea apaiz lizartzarrak hitzaldia egingo du, bihar, asteartea, Lazkaoko Gerriko kultur elkartean. Eliza, kristautasuna, fedea gaur eta bihar izenburupean, Lazkaoko erretore 26 urtean izan denak hainbat gogoeta partekatuko ditu entzuleekin...
Aurkezpen onenaren saria Gaizka Alberdik jaso du, Saski tabernaren izenean
3-4 emaitzarekin irabazi dio Estanda Ordiziak Iruñerriko Txantrea futbol taldeari. Lehen zati bizia izan zuen partidak. Bi taldeak partidaren kontrola eureganatzen saiatu ziren, baina bietako batek ere ez zuen lortu. Nafarrak aurreratu ziren markagailuan, lehen minutuan sartutako gol bati esker. Ordiziarrek hurrengo minutuan berdindu zuten, Septiren gol batekin. Nafarrak aurreratu ziren berriro 2 eta 1, baina deskantsura iritsi aurretik Itsasok berdinketaren gola sartu zuen. Binako emaitzarekin hasi zuten bigarren zatia. 27. minutuan Ane Izagirre Insaustik ordiziarrak aurretik jarri zituen marlagailuan. Sekulako gola sartu zuen Izagirrek: faltaz eta ongi neurtuta. Maitek sartu zuen ordiziarren laugarren gola 31. minutuan. Partidaren amaierarako 38 segundo falta zirenean sartu zuten nafarrek euren azken gola. Datorren astean lehen sailkatuaren kontra jokatuko dute ordiziarrek. Valdetires Ferrol taldea jasoko dute Majorin.
Goiz osoan zehar jendetza ibili zen atzo Mutiloako frontoian eta inguruetan. Hainbesteko ospea lortu duen festeako sagardo dastaketa egunaren pare, lepo bete zen Mutiloako frontoia atzo eguerdian. Autoak bide bazter guztiak betetzen, jendea aterki...
Youtubeko Magiclic2001 erabiltzaileak honako bideoa jarri du ikusgai. Larunbatean Legorretan grabatutakoa da, Gazte Festen barruan egin zuten erreka jaitsierakoa.
Lehen hiru laurdenetan markagailuan nagusi izan eta gero, Biok Zerbitzuak saskibaloi taldeak 90-83 galdu zuen Mondragon Unibertsitatearen kontra. Ordiziarrak, partidaren garrantziaz jabeturik, ederki hasi zuten norgehiagoka, batez ere erasoan. Lehen la...
Frankismo garai bete-betean sortu zen Legazpiko zinekluba. 1971n egituratu zen ofizialki, baina aurretik emanaldiak egiten ziren. Gaur egun, hiru dira zinekluba osatzen duten legazpiarrak: Javier Arrieta, Arturo Mariscal eta taldera berriki bildu den Maria Jesus Auzmendi. Gaur egun, aldaketak aldaketa, oinarrian zineklubak berdina izaten jarraitzen du, «artea eta kultura uztartzen dituzten lanak» ikusteko gunea. Baina, Legazpikoak badu berezitasun bat. Orain dela bi urte «zineklubean salto kualitatibo handia eman behar izan genuen», argitu du Arrietak. 2010ean, zine komertziala kudeatzen zuen enpresak Legazpin zerbitzua emateari utzi zion. «Kultur batzordean gaiaz eztabaidatu genuen, eta hasiera batean haurrentzako zinea mantentzeko beharraz hitz egin genuen». Orduan, zineklub taldeak hartu zuen igandetan haurrentzako filmak aukeratu eta proiektatzeko ardura. 2011n, helduentzako zine komertzialari ere heltzea erabaki zuten. Ordutik lana biderkatu egin zaiela aitortzen dute taldeko kideek, baina «gustura» ari dira. Ostiralero antolatzen dute zineklub emanaldia, lau hileko. Igandea izaten da zine komertzialaren eguna, haurrena eta helduena. Larunbatetan ez da emanaldirik egoten. Aurten, berrikuntza moduan, «jai egunetan ere ematen dugu zine komertziala, igandekoaren berdina», dio Auzmendik. Erronka berriei aurre egitea Etorkizunari begira erronka eta kezka berriak dituzte. Izan ere, 2013 amaieran zine aretoetan orain arte erabili izan den 35 milimetroko formatua desagertu egingo da, «2014tik aurrera dena digitala [...]
Julian Mujika bigarren geratu da herenegun Beasaingo Odolki lehiaketa irabazi eta gero
Taldeak: Ampo Ordizia Rugby: Urtzi Abanzabalegi, Joanes Aierbe, Inacio Darkintis, Mikel del Rio, Tom Quarrie, Axier Albarez de Eulate, Xabier Lerma, Lambert Groenewald, Iñaki Suso, Danny Kroll, Imanol Iruarriz, Corey Simpson, Clinton Sills, Iñaki Puyadena eta Phil Huxford. Jon Ander Crendek eta Mikel Marotiasek ere jokatu zuten. UES Seat: Balsalobre, Phipps, Chichua, Mckellar, Lyons, Brau, Tauli, Puigbert, Puig, Torres, Baker, Blasco eta Cannings. De Robertisek, Trubatek, Conesak, Aubanellek eta Lauretek ere jokatu zuten. Markagailua: 20. min Huxforden entsegua (5-0) 24. min Sillsen entsegua. Krollek gauzatua (12-0) 29. min Canningsek gauzatutako zigor kolpea (12-3) 31. min Iruarrizen entsegua. Krollek gauzatua (19-3) 33. min Canningsek gauzatutako zigor kolpea (19-6) 43. min Tauliren entsegua. Canningsek gauzatua (19-13) 50. min Krollek gauzatutako zigor kolpea (22-13) 57. min Krollek gauzatutako zigor kolpea (25-13) 71. min Tauliren entsegua (25-18) Ampo Ordiza sailkapeneko laugarren postura igo da asteburuko garaipenarekin. Liderrarengandik hiru puntura jarri da, eta aipatzeko moduko datua da asteburu honetan liderrari berari irabazio diola Altamiran. Ordiziarrek sufritu egin zuten kataluniarren kontra. 20. minutuan ireki zuen markagailua Huxfordek, bikain aritu zen Simpson baten ostikoaren ondotik. Zortea ere lagun izan zuen Huxfordek. Sillsen abiadura baliatuz, bigarren entsegu bat lortu zuten goierritarrek. Iruarrizek egin zuen hirugarren entsegua, Susoren laguntzaz [...]
36ko gerrak Beasainen utzitako pasarte gogorrena gogora ekarriko dute herritarrek hilaren 10ean, uztailaren 27tik 28ra fusilatu zituzten herritarrak omenduko baitituzte; Matias Enea etxea zegoen lekuan eskultura jarriko dute. 36ko gerraren itzala luzea da oraindik eskualdean, eta Francoren aldekoek eragindako sarraskia ez dute berehalakoan ahaztuko hainbat eta hainbat familiak. Desagertu ziren herritarrak dozenaka izan ziren eta beste horrenbeste izan ziren fusilatu zituztenak: Legazpin Laubideko hilerri zaharrean eta Zalduko zubian, Urretxun Laarregiko harrobian, Zumarragan Belokiko gurutzean, Gaintzara bidean, Ataunen Aia auzoan, Ormaiztegin trenbide azpian… Fusilamenduei dagokionez, ordea, pasarte ilunena Beasainen gertatu zen, 1936ko uztailaren 27tik 28rako gauean. Gaiaren inguruko liburuetan kopuru zehatzik jasotzen ez bada ere, 35 eta 60 pertsona inguru fusilatu zituzten gau hartan. Herri zapalkuntzaren lekuko batzuk liburuan, adibidez, 32 izeneko zerrenda aipatzen du Angel Irigoras zegamarrak. Zerrendan 16 eta 72 urte arteko Zegamako, Gaintzako, Urretxuko, Olaberriako, Legazpiko eta Beasaingo herritarren izenak daude. 1936ko uztailaren bukaeran, herritarren erresistentzia gainditu ondoren, frankistak Beasainen sartu ziren, eta herri baten historia guztia aldatu. Gertatukoa ahanzturan ez geratzeko, herritar talde batek omenaldia egingo die egun hartan Beasainen fusilatu zituztenei–hilaren 10ean–. Igartza multzotik pauso gutxira zegoen Matias Enea etxearen lekuan eskultura ere jarriko dute, bertan eduki baitzituzten atxilo goierritar horiek denak fusilatu aurretik. Herrian erail [...]