Asteburuan izandako erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Asmubek
Beasaingo Asmube emakume elkarteak asteburuan izan den eraso sexista salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunerako. 19:00etan bilduko dira, plaza nagusian. Larunbat goizean, gizonezko bat bere bikotekidea zauritzen saiatu zen, labana batekin, biek Be...
Beasaingo Asmube emakume elkarteak asteburuan izan den eraso sexista salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunerako. 19:00etan bilduko dira, plaza nagusian.
Larunbat goizean, gizonezko bat bere bikotekidea zauritzen saiatu zen, labana batekin, biek Beasainen duten etxean. Gizonezkoa edanda zegoen, eta haren portaera oldarkorra ikusita, bikotekidea gela batean sartu eta atea itxi zuen. Gizonak, ordea, atea bota eta sukaldeko labanarekin eraso egin zion aurrena, eta hainbat kolpe eman zizkion gero. Labanarekin besoan zauri bat ere eragin zion.
Igande arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak 42 urteko gizonezkoa, eta Tolosako epaitegira eraman zuten. Epailearen aurretik pasa eta gero, Martuteneko kartzelara bidali zuten.